Salir rápido
Pulsa este botón en cualquier momento para abandonar de inmediato esta página
Recuerda borrar tu historial de navegación para no dejar rastro después de informarte
Utilizamos cookies propias y de terceros únicamente para realizar mediciones y análisis estadísticos de la navegación por las diferentes secciones de la página web con la finalidad de mejorar el contenido que ofrecemos. Al hacer click en 'Aceptar todas las cookies', consiente que todas las cookies se guarden en su dispositivo. Para configurarlas o rechazar su uso haga click en el botón 'Configurar Cookies'.
Para más información consulte nuestra política de cookies
Salir rápido
Pulsa este botón en cualquier momento para abandonar de inmediato esta página
Recuerda borrar tu historial de navegación para no dejar rastro después de informarte
Auzitegiak dioenez, ahozko judizioan egindako frogatik ezin da ondorioztatu, "arrazoizko zalantza batere izan gabe", Donostia Ospitalean bi hilabeteko haurtxoari detektatutako lesioek "jatorri traumatikoa dutenik edo haurra astintzeagatik gertatu direnik"
Gipuzkoako Auzitegiak gurasoak absolbitu ditu haurra erailtzen ahalegintzearen delitutik. Izan ere, ahozko judizioan egindako frogatik ezin izan da ondorioztatu, "arrazoizko zalantza batere izan gabe", Donostia Ospitalean ingresatu ondoren bi hilabeteko neskatoari detektatutako lesioek "jatorri traumatikoa dutenik edo astintzeagatik gertatu direnik".
Gipuzkoako Auzitegiko Lehen Atalak adierazi duenez, kasu honetan ez dago beste froga-elementurik esateko ospitaleratu zutenean haurrak zuen lesio hirukoitza (garuneko edema, erretinako odoljarioak eta hematoma subdurala) "astinaldi baten ondoriozkoa zenik".
Auzitegiak gogorarazten duenez, literatura mediko-legalak "zalantzan jartzen du triada egote hutsa haurtxoa astindu izanaren froga erabakigarria denik, —zalantza-izpirik uzten ez duena—, eta beste berrespen-elementu batzuk ere egotea eskatzen du".
Auzitegiak dioenez "Ez dago jasota beste lesio traumatikorik, ez eta beste aurrekaririk ere —berariaz traumatikorik—, ezta haurraren zaintzaren kontrako ingurune soziofamiliarrik edo utzikeriarik".
Salak eransten du, gainera, kasu honetan aurkeztu diren txostenen arabera, "badagoela patologia medikoa, ez traumatikoa baizik eta neskak berez duena; eta horietakoren bat jada egiaztatua zuena erditu aurrekoan eta ondorengoan", bai eta "afektazio genetikoa" ere.
Ildo beretik dioenez, neskatoari oraindik ere hematomak agertzen zaizkio, etiologia traumatiko baten ondorio izan gabe, eta Donostia Ospitalean alta eman eta zenbait hilabetetara beste odoljario subdural bat ere detektatu zitzaion. Hori "triada susmagarriko lesioetako bat berriro agertzea da, eta ez dago arrazoirik orain neskatoari emandako beste astinaldi baten ondorio denik susmatzeko, baizik eta pairatzen dituen alterazio natural ez-traumatikoen ondorio dela susmatzeko".
"Badaude arrazoizko beste aukera batzuk"
«Azaldutako guztiak pentsarazten digu ezen, zientzia medikoaren une honetan, ezin dela ondorioztatu arrazoizko zalantzarik izan gabe —hau bezalako prozesu penal batek hori eskatzen du— Donostia Ospitalean 2023ko urrian neskatoari detektatutako lesioek jatorri traumatikoa dutenik, edota astintzeagatik gertatu direnik. Zentzuzko beste aukera batzuk ere badaude. Ondorioz, ez dugu frogatutzat jo Fiskaltzaren akusazioaren oinarria den egitatea, hau da, neskaren lesio horien kausa gogor astindu izana izatea " dio Gipuzkoako Auzitegiak.
"Esanahi penala duen egitaterik frogatutzat jo ez denez, akusatuak absolbitu egin behar dira", adierazi du auzitegiak. Magistratuek ohartarazten dute, halaber, neskatoaren lesioen kausa gogor astindu izana zela frogatu izan balitz ere, ez zuketela froga nahikorik izango ekintza hori akusatu bati edo besteari egozteko, "eta, hortaz, horren beharrezko ondorioa bien absoluzioa izango zatekeen".
Ildo horretan, auzitegiak zehazten duenez, "ahozko judizioan froga ugari egin zen haurrari antzemandako gaixotasunari buruz". Aldiz "bakar bat ere ez Fiskaltzak —auzian pertsonatutako akusazio bakarra— defendatzen zuen astinaldia eman ahal izan zitzaion une zehatzaz", ez eta "nork egin ahal izan zuen ere".
Epaia ez da irmoa eta EAEko Auzitegi Nagusiko Arlo Zibileko eta Zigor-arloko Salan errekurritu daiteke.