Salir rápido
Pulsa este botón en cualquier momento para abandonar de inmediato esta página
Recuerda borrar tu historial de navegación para no dejar rastro después de informarte
Utilizamos cookies propias y de terceros únicamente para realizar mediciones y análisis estadísticos de la navegación por las diferentes secciones de la página web con la finalidad de mejorar el contenido que ofrecemos. Al hacer click en 'Aceptar todas las cookies', consiente que todas las cookies se guarden en su dispositivo. Para configurarlas o rechazar su uso haga click en el botón 'Configurar Cookies'.
Para más información consulte nuestra política de cookies
Salir rápido
Pulsa este botón en cualquier momento para abandonar de inmediato esta página
Recuerda borrar tu historial de navegación para no dejar rastro después de informarte
EAEko Auzitegi Nagusiaren presidenteak gogorarazi du migratzeko eskubidea “gizaki guztiei emandako eskubidea dela”, eta, aldi berean, nazioarteko erkidegoak eskubide hori “eraginkortasunez egikaritzen dela” bermatzeko “betebeharra” duela
Iñaki Subijana Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren (EAEko AN) presidenteak ziurtatu du “migratzaileen eskubideak serio hartzeak esan nahi duela horiek herritartasunetik bereiztea eta berriro ere pertsonen eskubide bihurtzea”.
Subijanak asteazken honetan Gipuzkoako hiriburuan hitz egin du, El Diario Vasco egunkariak “Pertsona migratzaileen eskubide juridikoak” izenburupean antolatutako Gipuzkoako V. Foro Juridikoan.
EAEko Auzitegi Nagusiaren presidenteak gogorarazi du migratzeko eskubidea “gizaki guztiei emandako eskubidea dela”, eta, aldi berean, nazioarteko erkidegoak eskubide hori “eraginkortasunez egikaritzen dela” bermatzeko “betebeharra” duela.
Hala ere, aitortu du gaur egun eskubide horiek “desagertu egin direla”, eta deitoratu du batetik bestera ibiltzeko eskubidearen titulartasuna identitate nazionalean finkatu dela, eta ez, “berezko duen nortasun pertsonalean”.
“Aldaketa juridikoaren paradigma Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunaren 45. artikulua da, Batasuneko herritarrei soilik aitortzen baitie lurralde horretan askatasunez zirkulatzeko eta bizitzeko eskubidea”, Subijanak gaineratu duenez.
Gorrotoaren diskurtsoak ere gaitzetsi ditu, “desberdinarekiko arbuioa sustatzen dutelako eta identitate nazionalen unibertsora bueltatzea bultzatzen dutelako, ezberdinak diren identitateekiko gorrotoan oinarritutako espazio itxitzat hartuta”.
Ildo horretan, ziurtatu du Estatuak, “ezberdinak direnen berdintasun komunitarioa” sustatzen duen eta “demokrazia Zuzenbide Juridikoarekin lotzen duen” erakundea den aldetik, “ezinbesteko eskakizunak” dituela “gorrotoaren diskurtsoaren arlo zehatzaileei dagokien dimentsioa emateko orduan”.