Salir rápido
Pulsa este botón en cualquier momento para abandonar de inmediato esta página
Recuerda borrar tu historial de navegación para no dejar rastro después de informarte
Utilizamos cookies propias y de terceros únicamente para realizar mediciones y análisis estadísticos de la navegación por las diferentes secciones de la página web con la finalidad de mejorar el contenido que ofrecemos. Al hacer click en 'Aceptar todas las cookies', consiente que todas las cookies se guarden en su dispositivo. Para configurarlas o rechazar su uso haga click en el botón 'Configurar Cookies'.
Para más información consulte nuestra política de cookies
Salir rápido
Pulsa este botón en cualquier momento para abandonar de inmediato esta página
Recuerda borrar tu historial de navegación para no dejar rastro después de informarte
EAEko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salak honako hau dio: "Udaltzaingoko bitarteko langileen lan-poltsa batean sartzeko, eta ez lanpostu jakin batean, euskararen ezagutzaren hizkuntza-eskakizun jakin bat eskatzea neurriz kanpoko eta diskriminaziozko jarduera da, maila hori ez dutenei eragotzi egiten dielako lan-poltsa horren bidez bete beharreko plazak eskuratzea aipatu hizkuntza-eskakizuna galdagarria ez denean"
EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako hirugarren atalak berretsi du 2021eko deialdiko oinarri bat baliogabetzea, Udaltzaingoko bitarteko langileen lan-poltsa bat sortzeko hautaketa-prozesukoa, prozesuan onartua izateko baldintza gisa euskara B2 maila izatea eskatzen zuena.
EAEko Auzitegi Nagusiak horrela berretsi du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zk.ko epaitegiaren epaia, 2022ko uztailean baliogabetu zuena Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2021eko uztailaren 19ko Ebazpenaren 2.a, 1, g oinarria. Ebazpen horren bidez, udaltzaingoko bitartekoen lan-poltsa bat sortzeko hautaketa-prozesurako deialdia egin zen.
Oinarri horrek eskatzen zuen prozesuan onartua izateko baldintza gisa euskarako B2 izatea.
Instantziako auzitegiaren ustez, maila hori jakitea eskatzeak "hautaketa-prozesuan onartua izateko baldintza gisa" lan-poltsan sartzeko aukeratik kanpo uzten du maila hori egiaztatu ezin duen eta legez lanpostu jakin batzuk bete ditzakeen oro, eta, beraz, eskakizun horrek izangai horiekiko tratu diskriminatzailea dakar funtzio publikoan sartzeko orduan ".
Gasteizko epaitegiaren epaitzak oinarri hori baliogabetzea ezarri zuen, "eta deialdian onartu egiten ziren euskarako B2 maila ez zuten izangai guztiak".
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak ebazpen horren aurkako errekurtsoa aurkeztu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian.
Euskal auzitegi gorenak baztertu egin du errekurtsoa, eta honako hau adierazi du: "Udaltzaingoko bitarteko langileen lan-poltsa batean sartzeko, eta ez lanpostu jakin batean, euskararen ezagutzaren hizkuntza-eskakizun jakin bat eskatzea neurriz kanpoko eta diskriminaziozko jarduera da, maila hori ez dutenei eragotzi egiten dielako lan-poltsa horren bidez bete beharreko plazak eskuratzea aipatu hizkuntza-eskakizuna galdagarria ez denean.”
EAEko Auzitegi Nagusiak zehazten duenez, lan-poltsa hori "ez dago lehenetsita hizkuntza-eskakizuna iraungita duten lanpostuetara soilik bideratzeko, baizik eta, oro har, toki-erakundeek ebazpenean aipatutako eginkizunetarako udaltzainak izateko duten edozein beharrizanetarako".
"Hizkuntza eskakizuna duten lanpostuetarako den ala ez, iraungita dagoen ala ez, geroagoko kontua da", gehitzen du EAEko ANk.
"Horrenbestez, ez du zentzurik hizkuntza-eskakizuna eskatzea lan-poltsan sartzeko baldintza gisa: neurriz kanpoko baldintza da, erdal hiztunen funtzio eta kargu publikoetarako sarbidea mugatzen duena arrazoi objektiborik gabe. Hain zuzen ere, ezerk ez du eragozten azkenean hautatzen diren izangai potentzialak hizkuntza-eskakizunik gabeko, hizkuntza-eskakizun iraungirik gabeko edo hizkuntza-eskakizun txikiagoko lanpostuetara bideratzea", adierazi du epaimahaiak.
"Ez da eztabaidatzen ari lanpostu batean sartzeko hizkuntza-eskakizuna eskatzearen bidezkotasuna, baizik eta lan-poltsa batera sartzeko, zeina erabiliko baita hizkuntza-eskakizuna duten eta ez duten, hizkuntza-eskakizuna iraungita duten eta ez duten lanpostuak betetzeko", ondorioztatzen du.
EAEko Auzitegi Nagusiaren uztailaren 17ko epai hau ez da irmoa, eta errekurtsoa jar daiteke Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salan.