Salir rápido
Pulsa este botón en cualquier momento para abandonar de inmediato esta página
Recuerda borrar tu historial de navegación para no dejar rastro después de informarte
Utilizamos cookies propias y de terceros únicamente para realizar mediciones y análisis estadísticos de la navegación por las diferentes secciones de la página web con la finalidad de mejorar el contenido que ofrecemos. Al hacer click en 'Aceptar todas las cookies', consiente que todas las cookies se guarden en su dispositivo. Para configurarlas o rechazar su uso haga click en el botón 'Configurar Cookies'.
Para más información consulte nuestra política de cookies
Salir rápido
Pulsa este botón en cualquier momento para abandonar de inmediato esta página
Recuerda borrar tu historial de navegación para no dejar rastro después de informarte
Etiketak:
BJKNko batzordeak, BJKN
595.2 artikuluan zerrendatzen direnez gain, Osoko Bilkurak beste batzorde batzuk sortu ahalko ditu, bere kideen hiru bosteneko gehiengoz. Bost kidek osatuko dituzte halakoak; horietatik hiru epaile-txandakoak izango dira, eta beste biak gaitasun aitortuko legelarien txandakoak (BJLOren 599.3 artikulua).
Azterlan eta Txostenen Batzordea:
Azterlan eta Txostenen Batzordearen eginkizuna da Kontseiluak araudiaren arloan erabakitako ekimen edo proposamenak idaztea, eta haiek Osoko Bilkuraren ebazpenaren mende jartzea eta haren erabakiaren arabera azkentzea; Kontseiluak eman behar dituen txostenak prestatzea, Botere Judizialaren Lege Organikoan xedatuta dagoenaren arabera; Batzordearen barnean sortutako ekimenak edo proposamenak Osoko Bilkurari aurkeztea, beharrezko azterlanak egin ondoren; Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak onetsi beharreko erregelamenduen proiektua lantzea; eta bidezkotzat jotzen diren edo Osoko Bilkurak edo Presidenteak agintzen dituen azterlan juridikoak egitea Justizia Administrazioarekin zerikusia duten gaiei buruz.
Osaera:
Batzordeburua:
Ángel Arozamena Laso jauna
Batzordekideak (Epaile-txanda):
José Antonio Montero Fernández jauna
Lucía Avilés Palacios andrea
Batzordekideak (Gaitasun aitortuko legelarien txanda):
José Luis Costa Pillado jauna
Isabel Revuelta de Rojas andrea
Epaile Eskolako Batzordea
Epaile Eskolako Batzordearen eginkizunak izango dira Epaile Eskolaren jarduera prestatzea, hark eraginkortasunez funtziona dezan arduratzea, eta hartu beharreko erabakiak Kontseiluko organo erabakitzaileei proposatzea.
Osaera:
Batzordeburua:
María Gema Espinosa Conde andrea
Batzordekideak (Epaile-txanda):
José María Fernández Seijo jauna
María Pilar Esther Rojo Beltrán andrea
Batzordekideak (Gaitasun aitortuko legelarien txanda):
Inés María Herreros Hernández andrea
Argelia Queralt Jiménez andrea
Nazioarteko Harremanetako Batzordea
Nazioarteko Harremanetako Batzordearen eginkizunak izango dira Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren nazioarteko arloaren jarduera prestatzea, arlo horren funtzionamendu eraginkorra zaintzea, eta hartu beharreko erabakiak Kontseiluaren organo erabakitzaileei proposatzea.
Osaera:
Batzordeburua:
José María Fernández Seijo jauna
Batzordekideak (Epaile-txanda):
María Gema Espinosa Conde andrea
María Pilar Esther Rojo Beltrán andrea
Batzordekideak (Gaitasun aitortuko legelarien txanda):
María Pilar Jiménez Bados andrea
Argelia Queralt Jiménez andrea
Modernizazio eta Informatika Batzordea
Batzorde horren eginkizunak izango dira planta judizialaren antolamenduari buruzko jarduera prestatzea; jurisdikzio-eginkizuna betetzean berrikuntza digitalak proposatzea, haren garapena eraginkorragoa izateko kondizioak hobetzeko; eta hartu beharreko erabakiak Kontseiluko organo erabakitzaileei proposatzea.
Osaera:
Batzordeburua:
José María Páez Martínez-Virel jauna
Batzordekideak (Epaile-txanda):
María Esther Erice Martínez andrea
José Eduardo Martínez Mediavilla jauna
Batzordekideak (Gaitasun aitortuko legelarien txanda):
Bernardo Fernández Pérez jauna
Luis Martín Contreras jauna
Karrera Judizialaren Batzordea
Batzorde hau karrera judizialarekin lotutako gaiez arduratuko da: lan-kargak, karga horiek zehazteko irizpideak ezartzea, epaile eta magistratuen ordainsariak, karrera judizialaren babes soziala, laneko osasuna eta arriskuak, erretiroen arloko baldintzak, elkarte judizialekiko harremanak, mutualitate judizialarekiko harremanak eta BJKN jurisdikzio eta espezialitateekin koordinatzea.
Osaera:
Batzordeburua:
Ricardo Bodas Martín jauna
Batzordekideak (epaile-txanda):
Gema Espinosa Conde andrea
José María Páez Martínez-Virel jauna
Carlos Hugo Preciado Doménech jauna
Batzordekideak (gaitasun aitortuko legelarien txanda):
María Pilar Jiménez Bados andrea
Gai Instituzionalen Batzordea
Batzorde hau gai instituzionalez arduratuko da, eta hauek egingo ditu: Estatuko, autonomia-erkidegoetako edo tokiko beste erakunde eta organismo batzuekiko harremanen Batzorde Iraunkorrerako edo Osoko Bilkurarako proposamenak koordinatu, aztertu eta egin. Gainera, BJKNren presidentetzaren berezko ordezkaritza-funtzioak egingo ditu. Horrez gain, asilo eta atzerritarren arloko azterketak eta analisiak egingo ditu, BJKNren Gardentasun Ataria kudeatuko du eta bitartekaritza eta arbitrajearen arloko koordinazio- eta jarraipen-funtzioak egingo ditu.
Osaera:
Batzordeburua:
José Carlos Orga Larrés jauna
Batzordekideak (epaile-txanda):
Esther Erice Martínez andrea
Esther Rojo Beltrán andrea
Batzordekideak (gaitasun aitortuko legelarien txanda):
José Luis Costa Pillado jauna
Luis Martín Contreras jauna
Dedikazio Bereziko Gaien Batzordea
2/2018 Erregelamenduaren 10.3 artikuluan aurreikusitakoarekin bat onesten da (2/2018 Erregelamendua, Karrera Judizialaren eta Fiskalaren Ordainsari Araubidea arautzen duen maiatzaren 26ko 15/2003 Legea betetzekoa, karrera judizialeko kideek helburuen arabera dituzten ordainsari aldakorrei dagokienez).
Osaera:
Batzordeburua:
José Carlos Orga Larrés jauna
Titularrak:
José María Fernández Seijo jauna