Arabako Auzitegiak ezetzi egin ditu Aitor Telleriak espetxean sartzea bertan behera uztea onartu ez zuten autoen aurka aurkeztutako errekurtsoak

Auzitegiak berretsi egin du Arabako EAJko buruzagi ohiari ezarritako zigor askatasun-gabetzailea ez eteteko erabakia, irmoak diren bi autotan

Egilea
Comunicación Poder Judicial

Arabako Auzitegiak atzera bota ditu Aitor Telleria Arabako EAJko buruzagi ohiak jarritako bi erregu-errekurtsoak, auzitegi horrek espetxeratzea bertan behera ez uzteko erabakiaren aurka. 

Arabako Auzitegiko bigarren atalak baztertu egin zuen joan den irailean Telleriak eskatutako espetxeratzea bertan behera uztea. Telleria “De Miguel auzian” sei urte, hilabete eta hamabost eguneko espetxe-zigorra betetzera kondenatua izan zen, prebarikazioa, funts publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, elkartze ez-zilegia eta kapital zuriketa delituengatik. 

Espetxe-zigorraren betearazpena etetea ere ezetsi zuen, indultu-eskaera ebatzi arte. 

Auzitegiak orduan argudiatu zuenez, Telleriaren gaitzak "espetxe barruan trata daitezke". Era berean, adierazi zuen ez dagoela "justiziaren, ekitatearen edo komenigarritasun publikoaren" arrazoi nahikorik "indultu- eskaeraren arrakasta justifikatzeko". 

Irailaren 28ko bi auto horien aurka, Telleriak erregu-errekurtsoa aurkeztu zuen auzitegi berean. 

Orain, Arabako Auzitegiak atzera bota ditu bi helegite horiek, eta berretsi egin du urriaren 24ko bi autotan Arabako EAJko buruzagi ohiari ezarritako zigor askatasun-gabetzailea ez eteteko erabakia, irmoak diren bi autotan. 

Auzitegiaren arabera, Telleriak "ez dio datu berririk gehitzen dagoeneko aztertu” eta “eztabaidatu” denari, eta erregu-errekurtsoak atzera botatzeko eskatutako indultuak aurrera egiteko aukera gutxi dagoela azpimarratzen du.

Orain, Arabako Auzitegiak 72 orduko epea emango du Telleria bere borondatez espetxeratzeko.