Orokorra

Karrera Judizialerako sarrera Espainian uztailak 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 301garren eta ondorengo artikuluetan arautua dago eta funtzio jurisdikzionala gauzatzeko gaitasun eta merituaren printzipioetan oinarritzen da. Hautaketa prozesuak, objektibitate eta gardentasunarekin, funtzio jurisdikzionala gauzatzeko beharrezko baldintza eta gaitasunak jasotzen dituen, zein egokitasun eta nahikotasun profesionala duten hiritar guztien sarreran berdintasuna bermatzen du.

Karrera Judiziala osatzen duten hiru kategorietako edozeinetatik egiten ahal da sarrera, hau da:

  • Auzitegi Gorenaren Magistratua
  • Magistratua
  • Epailea

Magistratu kategoriaren sarrera gaitasun ezaguneko eta hamar urte baino gehiagoko jarduera profesionala duten juristen artean egindako lehiaketa baten eta Eskola Judizialean egindako formazio ikastaro baten gainditzearen bitartez gertatzen da. Sarrera bide honetatik kategorian bete gabe dauden lau plazetatik bat hornitzen da.

Azkenik, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren iruditan meritu nahiko biltzen dituzten eta haien jarduera profesionala hamabost urte baino gehiagoko denboraz egin duten ospeko juristak sartzen dira Auzitegi Goreneko Magistratu bezala, horretarako ezarritako baldintzak betez. Era honetan kategorian bost plazatik bat hornitzen da.