Goi Bilera Judizial Iberoamerikarra

Goi Bilera Judizial Iberoamerikarra

Goi Bilera Judizial Iberoamerikarra nazioen komunitate iberoamerikarreko hogeita bi lurraldetako Botere Judizialen arteko lankidetza eta adostasuna egituratzen duen erakundea da, sistema judizial iberoamerikarren gobernu organo eta instantzia gorenen foro bakarrean elkartuz. Bere baitan Gorte Gorenen eta Justiziaren Auzitegi Gorenen Lehendakariak eta Epailetzare Kontseilu iberoamerikarren arduradun gorenak biltzen ditu.

Goi Bilera Judizial Iberoamerikarraren helburu nagusia hitzartutako jarduera eta proiektuak gauzatzea da, kultura ondare komun baten existentziaren uste sendoa tresna pribilegiatua dela pentsatzetik, ezberdintasunarekiko beharrezko errespetua galdu gabe, honek Botere Judizialaren indartzea sustatzen du eta hedaduraz, sistema demokratikoarena.

Bere gaur egungo formatuan, Goi Bilera Judizial Iberoamerikarra aurreko bi egituren, 2004ko ekaineko hilabetetik aurrera, bateratasun edo bat egitearen emaitza da: Gorte Gorenen eta Justiziaren Auzitegi Gorenen Lehendakarien Goi Bilera Iberoamerikarra eta Epailetzaren Kontseiluen Batzar Iberoamerikarra.

Gorte Gorenen eta Justiziaren Auzitegi Gorenen Lehendakarien Goi Bilera Iberoamerikarra 1990 urtean Madrilen hasi zen prozesu baten emaitza da eta ondoz ondoko edizioetan jarraitu zuen 1993 eta 1997 urteetan zehar (biak Madrilen), 1998 eta 1999n (biak Caracas-en), 2000an (Kanarietan), 2002an (Cancun-en) eta 2004an (El Salvador-en). Bere aldetik, Epailetzaren Kontseiluen Batzar Iberoamerikarra Honduras-en ospatu zen, 2004ko urtean, bere IV. bilkura bileran, aurrekoak Sucre-n (1998), Bartzelonan (2000) eta Zacatecas-en (2002) gauzatu ostean.

Idazkaritza Iraunkorra Goi-bilerako kideei laguntzeko organo teknikoa da, eta haiekin harremanetan dago etengabe, koordinatzaile nazionalen bitartez. Idazkaritza honako hauez arduratzen da: bere jarduerari buruzko informazioa emateaz; ekimenak eta oharrak bildu eta jasotzeaz, bide beretik; koordinatzaileen edo adituen bilerak deitzeaz, beharko balitz; eta Pro Tempore Idazkaritzarekin harreman estua izateaz –Goi-bilera Judizial Iberoamerikarraren edizio bakoitza kudeatzeaz arduratzen da azken hori–.

Idazkaritza Iraunkorraren egoitza osoko bilkurak zehazten du, lau urteko aldirako. Epe hori berritu daiteke. Gaur egun, Uruguaiko Justizia Auzitegi Gorenari dagokio. Goi-bileraren historian lehen aldiz emakume batek ordezkatzen du Idazkaritza Iraunkorra: Elena Martínez Rossok, Uruguaiko Ekialdeko Errepublikako Justizia Auzitegi Goreneko ministroak.

Dagoeneko lortu diren emaitza garrantzitsuenen artean ondorengoak aurkitzen dira, zeintzuk Goi Bileraren web atarian kontsultatu daitezkeen:

  • Epaile Iberoamerikarraren Estatutuaren onarpena. Estatutu honek epaileak gauzatzen duen funtzio jurisdikzionala era independiente batean gauzatzea, gizarte demokratiko baten testuinguruan epailearen papera definitzea eta eskualdeko Botere Judizialek zentzu horretan gauzatutako esfortzuak sustatzea bermatzeko beharrezkoak diren baloreak, printzipioak, erakundeak, prozesuak eta gutxieneko baliabideak identifikatzen dituen paradigma edo erreferentea izan nahi du.
  • Justiziaren Erabiltzailearen Eskubideen Gutunaren onarpena, zeinean esparru iberoamerikarrean justiziaren administrazioaren zerbitzura jotzen duten pertsona guzti horien eskubide guztiak era sakon batean zerrendatzen diren.
  • Gela Iberoamerikarraren osaketa eta mantenua. Gaikuntza programa, epaile eta magistratu iberoamerikarrei zuzendua, zeinak Espainiako Erreinuaren Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak emandako beken sistema baten bidez, besteak beste, ondorengo helburuak lortu nahi ditu:
    • Formazio judizialaren gaian esperientzia komunitate juridiko iberoamerikarraren eskura jartzea.
    • Gorte eta Auzitegi Gorenen eta lurralde iberoamerikarren Epailetzaren Kontseiluen artean existitzen diren loturetara hurbiltzea.
    • Goi maila akademikoko epaile eta magistratu espainiar eta iberoamerikarren arteko bilkuraren esparruaren finkapena, zeinak funtzio jurisdikzionalaren jarduerarekin erlazionatutako esparru ezberdinentzat erreferentzi batean bihurtuko dena.
    • Esperientzien, informazioaren eta ikerketa proiektuen elkar trukea errezten duen komunitate judizial iberoamerikar baten inplementazioa.
  • Informazio eta Dokumentazio Judizialaren Sare Iberoamerikarraren (IberIUS). sorrera. Lurralde iberoamerikarren Informazio eta Dokumentazio Judizialaren Unitate eta Zentruen arteko laguntza, adostasuna eta lankidetzaren komunitate moduan sortua. Bere helburua osatzen duten lurraldeen Zuzenbidearen Estatuaren indartzean parte hartzea da, beraien erabakien kalitatea hobetzea ahalbideratzen duten informazio eta dokumentazio judizial garrantzitsua partaide bakoitzari dagokion epailetzen eskura ezarriz eta publikoaren eskubideak erabiltzeko baliabideak eta justiziaren sistemak ezagutzeko beharrezkoa den informazioa orokorrean publikoaren eskura jarriz. Guzti hau lurralde iberoamerikarren sistema judizialen interkonexioaren, kontsultaren, elkar trukearen eta informazio eta dokumentazio judizialeko beste zerbitzuen bidez.
  • Eskola Judizialen Sare Iberoamerikarraren (RIAEJ) sorrera. 2001ko martxoako hilabetean Bartzelonan ospatu zen Eskola Judizialen Sare Iberoamerikarra Epailetzaren Kontseiluen II. Bilkura Iberoamerikarraren akordioz eta 2001ko martxoako hilabtean Kanarietan ospatutako Gorte Gorenen eta Justiziaren Auzitegi Gorenen Lehendakarien VI. Goi Bilera Iberoamerikarraren akordioz sortu zen. RIAEJ-a hasieratik Eskola Judizialen eta Iberoamerikako gaikuntza judizialaren zentru publikoen arteko laguntza, adostasuna eta lankidetzarako lotura komunitate moduan osatua izan zen, zeinak programei, metodoligiei eta gaikuntza judizialaren sistemei buruzko informazioaren elkar trukean parte hartzen duen, bere kideei interesatzen zaizkien jardueren koordinazio errezten du eta gaikuntzaren elkarren jarduerak planifikatzen ditu. Guzti hau antolaketa egitura malgu batean oinarrituta, bere kide bakoitzaren autonomia errespetatuz, bere helburuak lortzea errezteko erabilgarri dagoen teknologia aprobetxatuz.
  • Gaikuntza Judizial Birtualaren Zentru Iberoamerikarra martxan jartzea. Zentru hau 2001ko maiatzeko hilabetean Kanarietan ospatutako Gorte Gorenen eta Justiziaren Auzitegi Gorenen Lehendakarien VI. Goi Bilera Iberoamerikarraren akordioz sortu zen. Gaikuntza Judizial Birtualaren Zentru Iberoamerikarra hasieran karrera judiziala indartzeko tresna moduan eratu zen, zeinaren ondorioa abangoardiako teknologiaren erabileraren bidez gaikuntza judiziala distantziara egiteko epaile eta magistratu iberoamerikarrentzat eraginkorra, uniformea eta ulergarria den gaikuntza bat ematea ahalbideratuko duen tresna bat Eskola Judizialei erreztea izan zen. Era honetara, Eskola Judizialek hezkuntza programa presentzialei lotutako muga garrantzitsu batzuk gainditu ahal izan zituzten.
  • Laguntza Judizialaren Sare Iberoamerikarra (IberRED) martxan jartzea, nazioarteko laguntza judiziala errezteko tresna moduan eratutakoa eta eta Espazio Judizial Iberoamerikarraren osaketan oinarrizko urratsa dena, eszenatoki zehatz moduan non lankidetza judizialaren jardueran eskakizunekin bat eginez eta jarduera mota hau egoki bat ahalbideratzen duten sinplifikazio eta arintze tresnen eta indartutako mekanismo dinamikoen objektu den, beti ere ordezkatutako Estatuen Botere Legegile eta Betearazleen eskumen esparrua kaltetu gabe.
  • Etika Judizialeko Iberoamerikako Kodea onartzen da, bikaintasun juridikoa zehazteko eginbehar juridikoak erabakitzen ditu, Epaileak bikaintasunarekin eta kaskarkeria ukatzearekin duen konpromezu intimoa eskatzen du. Jarrera etiko eta judizialak argitzeko tresna bezala hartu behar da, eta justiziaren eskutan dagoen kalitate etikorako jarraibidetzat.
  • Egoera ahulean dauden pertsonen Justiziarako sarbidearako Brasiliako Ehun Arauen onarketa. Alde batetik, ekiteko jarraibide edo oinarrizko ideia batzuk ditu, gaia iradokitu behar dutenak, herritarren arteko talde ahulenak duten justiziarako sarbide arazoei buruzko hausnarketarako osagaiak emango dituena, eta beste aldetik, politika publiko judizialetako arduradunen eta sistema judizialeko zerbitzaile eta eragileen jardueran erabilgarri izan daitezkeen gomendio batzuk ezartzen ditu.
  • Biktimen Eskubideen Iberoamerikako Gutunaren onartzea, Justiziaren sarbiderako Brasiliako Ehun Arauak garatu nahi dituena, orokorrean biktimen arloan eta delituen arloan zehazki.
  • Justiziaren kalitaterako Kudeaketa eta Ikerketarako Iberoamerikako Sarearen (KKII-Justizia) eraketa, kide diren herrialdeetan Justizia administrazioak ematen duen zerbitzua bermatu eta hobetzeko helburuarekin, kalitate arauak, bizipen trukea, hainbat azterketen ikerketa, argitalpena eta zabalketa aldarrikatuz, Botere Judizialetan kalitate kudeaketa politika publikoak zabaldu, zehaztu eta erabiltzeko.