Herritarrentzako zerbitzuak

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko herritarren arretarako gunean zaude.

Eremu honetan Kontseilu Nagusiko Herritarren Arretarako Unitateari buruzko informazioa ez ezik, egoitza judizialetan dauden dekanotzei eta arreta-bulegoei buruzkoa ere aurkituko duzu.

Horrez gain, abokatu-laguntza nahitaezkoa ez duten hainbat prozedurari eta izapideri buruzko informazio-liburuxka batzuen edukia ere eskura dezakezu (besteak beste, delitu arinengatiko zigor-arloko epaiketari, lekukoek prozesu zibilean eta penalean esku hartzeari, doako justiziarako eskubideari eta abarri dagokienez).

Justiziaren aurrean herritarrek dituzten Eskubideen Gutunaren edukia ere eskaintzen da eta, haren atal bat betez, Justizia Administrazioaren funtzionamenduari buruzko erreklamazioen eta kexen araudia.

Halaber, hainbat informazio eta esteka ere aurkituko dituzu, kategorien arabera taldekatuta; haiei esker, errazago joko duzu herritarren eta Justizia Administrazioaren arteko harremanen ikuspegitik eduki interesgarriak dituzten beste web-orri batzuetara.