Zer da Gaztela eta Leongo JAN

Zer da Gaztela eta Leongo JAN

Gaztela eta Leongo Justizia Auzitegi Nagusiakomunitate autonomoko Justizia Administrazioko organo gorena da, Auzitegi Gorenari (KEren 152.1 art. ) dagokion jurisdikzioari eta bermatasun konstituzionalak eskatzen dituzten gai haiei, Auzitegi Konstituzionalari dagokion eskuduntza dena, kalterik egin gabe.

Organo jurisdikzional elkargokidea da eta Burgosen du egoitza. Honako sala hauek osatzen dute: Zibileko eta Zigor-arloko Salak, Administrazioarekiko auzietako Salak eta Lan-arloko Salak.

Honako hauek dira organo hau osatzen duten pertsonak: Gaztela eta Leongo Justizia Auzitegi Nagusiko Presidentea (Zibileko eta Zigor-arloko Salako presidente ere badena), Saletako Presidenteak eta Sala bakoitzean lan egiten duten Magistratuak. Gaztela eta Leongo kasuan, Lan-arloko eta Administrazioarekiko auzietako Salek Burgosen ez eze Valladoliden ere badituzte lekualdatutako Salak.

Gaztela eta Leongo JAGeko lehendakaria Botere Judizialaren ordezkari gorenena da Autonomi Erkidegoan