Emakumeari buruzko Indarkeri Epaitegiak

Epaitegi hauek 2005garren urteko ekainaren 29an hasi ziren funtzionamenduan. Genero Indarkeriaren kontrako 1/2004 Lege Organikoak emakumeari buruzko indarkerian espezializatutako organo judizialen sorrera onartu zuen. Emakumeari buruzko Indarkeriaren Epaitegiek lege honek adierazten dituen afera, prozedura eta errekurtsoak tramitatzen dituzte.

Biktima guztiei erantzun judizial espezializatu bat bermatzeko epaitegi hauei berezkoak zaizkien eskuduntzak hartzen dituen organo judizial bat gutxienez partidu judizial bakoitzean existitzea adierazten du Genero Indarkeriaren kontrako Lege integralak.

Mota honetako Epaitegien esparrua eta eskumenak BJLOaren 87 bis eta 87 ter artikuluetan arautzen dira