Nola funtzionatzen du Kataluniako JANk

Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusia autonomia erkidegoan Botere Judizialaren adierazpenik handiena da. 1989ko maiatzak 23an, egitura judiziala osatzen duen organo bezala eratu zen. Justizia Auzitegi Nagusiak Botere Judizialaren Lege Organikoaren 26. artikuluak aurre ikusten duen plantatik sortzen da.

Hiru Justizia Salak osatzen dute:

  • Zibileko eta Zigor-arloko Sala
  • Administrazioarekiko auzietako Sala
  • Lan-arloko Sala


Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiko Zibileko eta Zigor-arloko Sala
Arlo zibilean, kasazio errekurtsoez eta zuzenbide zibil katalanaren inguruan Kataluniako organo jurisdikzionalek emandako ebazpenen kontrako ikuskapenez arduratzeko eskumena du. Instantzia bakar gisa, forupeko pertsonatzat jotzen diren agintari politiko eta judizialen kontrako erantzukizun zibileko demanden inguruan ebazten du.

Zigor-arloan, Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan-arloko Sala, langileen eta enpresarien interesak eragiten dituzten lan-arloko epaitegiek baino maila handiagoa duten prozesuetaz arduratzen da. Bere eskumenen artean ere langileak eragiten dituzten lan gaietan edo gertakari konkurtsaletan Lan-arloko epaitegiek eta merkataritza-arloko epaitegiek emandako ebazpenen aurkako errekurtsoak aurkitzen dira, hala nola lurraldeko lan-arloko epaitegien arteko eskumen kontuak.

Zibileko eta Zigor-arloko Salaren burua Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiko presidentea da. 5 magistratuk osatzen dute Sala hau.

 

Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan-arloko Sala
Kataluniako Justiziaren Auzitegi Nagusiaren Penal eta Zibilaren Auzi gelak pertsona zehatz batzuen kontrako auzi penalak ezagutzen ditu, pertsona hauek beraien karguagatik forupekoak kontsideratzen direlarik, adibidez, Autonomia Erkidego madrildarraren goi mailako ordezkariak. Aldi berean, auzi gela honek ere Ministerio Fiskalaren, magistratu eta epaileen kontra beraien karguen jardueran eginiko delitu edo hutsegiteengatik irekita dauden auzien izapidetzea eta epaia ezagutzen ditu, beti ere eskuduntza hau Auzitegi Gorenari ez dagokionean.

Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan-arloko Sala presidente bakarrak eta 24 magistratuk osatzen dute.



Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzietako Sala

Auziaren Auzi gela Kataluniako eskualdean administrazio publikoen organo ikuskatzailea da. Administrazioarekiko auzietako Sala, instantzia bakar gisa, Administrazioaren jardueren kontrako administrazioarekiko auzi errekurtsoez arduratzen da, legeak jurisdikzio honetako bestelako organo bati esleitzen ez dionean. Erakunde lokal eta autonomikoen egiteen inguruko baliabideak, Auziaren epaitegien ebazpenen aurka sustatutako apelazioak, eta epaitegien arteko eskumen kontuak ezagutzen ditu.

Zerbitzu aktiboan dauden 25 magistratuk eta presidente batek osatzen dute; eta hogeita bost magistratu hauek, era berean, 5 sailetan banatzen dira.


Gobernu Sala

Gobernu Sala eskualdeko epaitegien eta auzitegien barne gobernurako organoa da. Bere xede nagusia Komunitate Autonomoko epaitegien eta auzitegien eguneroko funtzionamendua antolatzea da.

15 kidek osatzen dute Gobernu Sala eta ordezkaritza izaera du, Komunitate Autonomoko epaile eta magistratuek demokratikoki aukeratzen baitituzte kideetatik erdiak.

Gobernu Salako presidentea Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiko presidentea da. Presidenteaz gain, berezko kideak dira honako hauek ere: Administrazioarekiko auzietako Salako eta Lan-arloko Salako presidenteak, Probintzia Auzitegietako presidenteak eta Gobernu Salako idazkaria.  Bartzelonako Epaile Dekanoa ere bertako kide da.

Gobernu Salak, bere ardurapean dauden epaitegi eta auzitegien funtzionamendua antolatzeko eskumen zabalak ditu eta funtzio hauen artean ondoren aipatzen diren hauek aurkitzen dira:

  • Aipatautako organo judizial hauen epaile eta magistratu titularren plaza edo lanpostuak egoki beteak egotea egiaztatzea.
  • Justizia administrazioari buruz herritarrek mahaigaineratzen dituzten kexak aztertu.
  • Prozesu judizialetan parte hartzen dutenei, epaileek inposatzen dizkieten zigorrak berrikusi.
  • Lehendakariari ikuskatze bisitaldiak proposatu.
  • Beste administrazio publikoekin harreman instituzionalak mantendu, Justizia administrazioaren funtzionamendua hobetzeko asmoz.
  • Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendutako ikerketak eta proposamenak egin.
  • Magistratu eta epaileekiko diziplina eskumenak gauzatzea.