Zer da AG

Auzitegi Gorenak Madrilen du egoitza eta jurisdikzio-organo bakarra da Espainian, lurralde nazional osoan jurisdikzioa duena. Ordena guztietako (zibila, penala, administrazioarekiko auzietan eta sozialean) auzitegi gorena da, berme eta eskubide konstituzionalen arloan xedatutakoan izan ezik, horren eskumena Auzitegi Konstituzionalari baitagokio. Cadizko Gorteek sortu zuten 1812an (Gorteen Dekretua, 1812ko apirilaren 17koa), Cadizko Konstituzioko 261. artikuluak xedatutako eskumenak erabiltzeko.

Auzitegi Gorena inpugnazio-sistemaren gailurra da eta, ondorioz, Espainiako jurisprudentzia interpretatzeko unitatearen arduradun nagusia. Beste kontu batzuen artean, kasazio- eta berrikuspen-errekurtsoak eta beste errekurtso berezi batzuk erabakitzeaz, Estatuko organo gorenetako kideak epaitzeaz eta alderdi politikoak legez kanpo uzteko deklarazio-prozesuez arduratzen da.