BJKNko historia

EtiquetasEtiketak:  erakunde judiziala, BJKN

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia, Frantzia, Portugal eta bereziki Italia bezalako beste estatu batzuetako ereduak jarraituz, 1978ko Konstituzioaren bitartez (122. artikulua) ezarri zen. Bere sorrera, bere egunean, konstituziogile espainiarraren benetako berrikuntza bat izan zen, gure historian, ez delako posible Botere Judizialaren gobernu-organo autonomo baten eta bere independentziaren bermatzaile denaren aurrekari zuzenik aurkitzea.

Fachada del Consejo General del Poder Judicial

Espainiako historian, Botere Judizialaren autogobernua bermatuko luketen zenbait aspaldiko instituzio-aurrekari eta organo bat sortzeko, behintzat partzialki, zenbait ahalegin ere aurkitu daitezke, baino hauetako batek ere ez zuen lortu BJKNak lortutako izaera eta helburua. Bereziki, mota honetako organo batek, bere benetako izaera, erregimen demokratiko baten barruan bakarrik aurkitu dezakeelako, botereen banaketan eta oinarrizko eskubideen eta askatasun publikoen babes eraginkorrean oinarritzen dena.

Aspaldiko aurrekari horien artean, Batzorde Zentral edo Batzorde Gorena (1849), Botere Judizialaren Batzorde Antolatzailea (1923) edo Kontseilu Judiziala nabarmentzen dira, 1917ko maiatzak 18an Errege Dekretu bitartez sortua, nahiz eta inoiz ere funtzionatzera heldu, urte berdin horretako uztailean indargabetua izan zelako. 1926ko ekainean berriz ere ezarri zuten baina 1931ko maiatzean ostera indargabetu zuten. Hauetako adibide bat bera ere ez zen aurrekari bat izan zentzu hertsian. Ez zen ere aurrekari bat izan 1952ko abenduak 20an Legearekin sortua izan zen eta erregimen konstituzional demokratikoaren ezarpenera arte jardun zuen Kontseilu Judiziala.

Konstituziogile espainiarrean 1946ko Konstituzio frantsesak eragina izan zuen, zeinek bere IX. Tituluan, Magistraturako Kontseilu Nagusia erregulatzen duen. Gero 1947ko Konstituzio italiarrean (bere 104 eta 105 artikuluetatik aurrera) eta 1976ko portugaldarrean (220. artikulua) ezarri ziren helburu antzekoak zituzten bestelako organoen aurrekaria izan zen. Eredu italiarra, Gorte konstituziogileek inportatu zuten zuen oinarrizko aspektuetan, zituen osagaiei buruzkoari dagokionez salbu, kasu espainarrean, Konstituzioan finkaturik geratu zena.

Aurreikuspen konstituzionalen garapen arauemailea, Botere Judizialaren Lege Organikoaren bidez eman behar zen, Karta Magnak berak horrela dioen bezala. Hala eta guztiz ere, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren urtarrilak 10eko 1/1980 Lege Organikoa lehenengo eman zen, Konstituzio Auzitegia funtzionamenduan jartzeko beharraren aurrean, bere bi kide BJKNak proposatu behar zituelako, Konstituzioaren arabera (159.1 artikulua). Geroago, Botere Judizialaren (BJLO) uztailak 1eko 6/1985 Lege Organikoa onartuko zen, non Kontseiluko erabateko itxura erregulatu zen, 1980ko Lege Organikoa indargabetuz, eta honek jatorri judiziala zuten bokalen hautaketa moduan aldaketa bat suposatu zuen, 2001ean erreformatua izan zen sistema berau.

BJLOak, berriz, osteko erreforma partzialak jasan ditu, kasu batzuetan espresuki horretara zuzenduak izan diren eta beste batzuetan, gaia dela eta (Jurisdikzio Militarra, Zinpekoen Epaimahaia eta abar) eragindu dituzten Lege Organikoen bitartez.

BJKN Konstituzioaren bitartez gidatzen da, BJLOaren bitartez eta berezko barne-erregelamenduaren bitartez: Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Antolakuntza eta Jarduerari buruzko apirilak 22ko 1/1986 Erregelamendua, zeinen onarpena Kontseiluari dagokio.

Eredu espainiarra, Iberoamerikako eta bereziki Argentinako organo konstituzional berdintsuak sortzeko erreferentea izan da.