Osaera

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia, ondoren adierazten diren hauek osatzen duten kide anitzeko organo bat da:

  • Hogei kide, bokalak deitzen direnak eta erregeak izendatzen dituenak, Gorte Nagusiek (Kongresua eta Senatua) onartutako eskumena duten epaile eta legelarien artetik hautatuak.
  • Lehendakari bat, Auzitegi Goreneko eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko lehendakaria, Kontseiluaren Osoko Bilkurak eratzeko batzarrean aukeratua. Karrera Judizialeko kideen artean edo onartutako eskumena duten legelarien artetik hautatzen da.

Bokalak bost urteko agintaldi epe baterako izendatuak dira, eratzeko batzarraren datatik aurrera. BJKN guztiz berrizten da behin bost urteko agintaldi hori pasa denean, nahiz eta kargua uzten duen Kontseilua bere funtzioetan jarraitu, Kontseilu berria karguaz jabetu arte.

Hurrengo Kontseiluan, bokalak ezin daitezke berriz ere hautatuak izan. Auzitegi Goreneko eta BJKNko lehendakariaren agintaldia, proposatu zuen Kontseiluari lotzen zaio; baina lehendakaria berriz ere hautatua izan daiteke eta behin bakarrik agintaldi berri baterako izendatua izan.

Bokal batek behar baino lehenago kargua utziko balu, kargua utzitako bokala izendatua izan zeneko prozedura berdinaren bitartez bere ordezkapenari ekingo zaio; ordezkoa den bokalaren agintaldia, parte den BJKNren agintaldiarekin batera bukatzen da.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko kideak Gorteen hiru bosteneko gehingo kalifikatu bat lortzean hautatuak dira ondoren adierazten den moduan:

Epaile eta Magistratuen artean Onartutako eskumena duten legelarienen artean GUZTIRA
Kongresuak proposatutako bokalak 6 4 10
Senatuak proposatutakobokalak 6 4 10
GUZTIRA BOKALAK 12 8 20
Lehendakaria BJKNaren Osoko Bilkurak karrera judizialeko kideen artean edo ezagutzen zaien eskumena duten legelarien artetik 1