61. Artikuluko sala Berezia

Sala Bereziak honako hauek aitortuko ditu (BJLOko 61. art.):

 

1.a Aipaturiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzietako Salak auzialdi bakarrean xedatutako epaien aurkako berrikuspen-errekurtsoak.

2.a Auzitegi Goreneko lehendakariaren, Salako lehendakarien edo Sala bateko Magistratu bat baino gehiagoren errefusatze-intzidenteak.

Kasu horretan, errefusatzeak zuzenean kaltetutakoen tokia dagokienek hartuko dute.

3.a Euren kargua betetzean egindako gertakariengatik Salako lehendakarien aurka edo Auzitegi horretako Magistratu guztien edo gehienen aurka zuzendutako erantzukizun zibileko demandak.

4.a Sala eratzen duten guztiak edo gehienak epaitzen dituztenean, Salako lehendakarien edo Sala bateko Magistratuen aurkako kausen instrukzioa eta epaiketa.

5.a Errore judiziala adierazteko asmoen ezagutza, errorea Auzitegi Goreneko Sala bati egozten zaionean.

6.a Alderdi politikoen legaltasun eza eta ondoriozko disoluzioa adierazteko prozesuak, Alderdi Politikoei buruzko ekainaren 27ko 6/2002 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera.

Aurreko idatz-zatiko 4. zenbakiak aipatzen dituen kausetan instrukzioko epaile bat izendatuko da Salako kideen artean aurrez ezarritako txandaren arabera, Sala osatuko ez duena haiek epaitzeko orduan.

Auzitegi Goreneko lehendakariak, Administrazioarekiko auzietako Salakoak eta Sala bereko bost Magistratuk, bi zaharrenek eta hiru berrienek, osatutako sekzioak doktrina bateratzeko kasazio-errekurtsoa ezagutuko du kontraesana aipaturiko Salako Sekzio desberdinek auzialdi bakarrean xedatutako epaien artean gertatzen denean.