Zer da EAEko JAN

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren izena jasotzen du Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean Justizia Administrazioaren antolamendu judizialaren erakunde gorena den auzitegiak, Auzitegi Gorenaren jurisdikzioa kaltetu gabe. Egoitza Bilboko hirian du. Justizia Auzitegi Nagusiaren eta bere Zibileko eta Zigor-arloko Salaren presidentea Juan Luis Ibarra Robles jauna da.

Justizia Auzitegi Nagusiaren izen hau bera erabiltzen da ere Justizia Auzitegi Nagusiaren barne dauden hiru Salen jurisdikzioak osatzen duen mugape judiziala aipatzeko: Zibileko eta Zigor-arloko Sala, Administrazioarekiko Auzietako Sala eta Lan-arloko Sala.

Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren izenak deskribatzen du Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean antolamendu judiziala osatzen duten auzitegien eta epaitegien multzoa.

Euskal Autonomia Erkidegoak 2.164.311 biztanle ditu (2015) 7.234 km2-ko azaleran. Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-antolamenduak hiru lurralde historikoak barne ditu (Araba/Álava, Gipuzkoa eta Bizkaia) eta 251 udalerri.