Madrilgo JANren historia

Madrileko Erkidegoaren Justizia Auzitegi Nagusiak, bere gertuko aurrekaria 1812ko Konstituzioarekin jaio ziren aintzinako Lurralde Auzitegietan du, arkitektura juridiko espainolaren giltzarria den testu legala dena hain zuzen ere. Cádizeko Gorteetatik sortu zen Karta Magnak Lurralde Auzitegiei hauen eraginpean zegoen lurraldearen zibileko eta zigor-arloko auzien eskumena eman zien.

Lehen aldiz, epaileek independentziaz lan egin zezaten beharrezko oinarriak finkatu ziren.Epaileen funtzio esklusiboa, epaitzea eta epaitutakoa betetzea zen eta bai Gorteei baita Erregeari ere funtzio jurisdikzionalen jardutea galerazten zitzaizkien, hala nola artxibatu gabeko auziak edo amaitutako epaiketak zabaltzeko ahalmena.

1835. urterarte itxaron beharra egon zen Auzitegien Ordenantzek argia ikusi zuten arte. Funtsezko dokumentu batzuk izan ziren Auzitegiak, eskumen jurisdikzional ezberdinak zituzten hiru Sala ezberdinetan banatu zituztenak: arlo Zibileko bi Sala eta Zigor-arloko Sala bat.

Antolaketa judizial hau, 1870. urteko Botere Judizialaren Lege Organikoagatik errespetatua izan zen eta, funtsean, oraindik mantentzen da, denboraren igarotzeagatik eta gizartearen eboluzioagatik barne sartzen joan diren jurisdikzioen salbuespenaz.

Justizia Auzitegi Nagusiak, gaur egun duten lurralde  osaketa eta mugapenarekin, 1985eko Botere Judizialeko Lege Organikoaren 26. artikuluan sortutako plantatik sortzen dira. Hauek, 1989ko maiatzak 23an eratu ziren. Atzean geratu ziren beraz aintzinako Lurralde Auzitegiak, horrela, mapa autonomikoa barne hartzen zuen, 1978ko Konstituzioaren eskakizunetara egokitua zegoeneredu judizial bati bidea emanez. Justizia Auzitegi Nagusiak autonomia erkidegoaren izena hartzen du.

Madrileko Justizia Auzitegi Nagusia gaur egun hiru Salatan banatzen da, bat ordena jurisdikzional bakoitzeko: Zibilekoa eta Zigor-arlokoa, Lan-arlokoa eta Administrazioarekiko Auziena. Autonomia erkidegoaren organo judizial gorena da.