Zer da Auzitegi Nazionala

Entzutegi Nazionalak bere egoitza Madrilen dauka eta Espainian lurralde nazional osoan jurisdikzioa daukan organo jurisdikzional bakarra da, auzitegi zentralizatua da eta Legeak egozten dituen gai zehatzen ezagutzan espezializatuta dago. 1/1977 Errege Dekretu Legearen (1977ko urtarrilaren 5ko BOE-a) bidez sortua izan zen.

Zehazki, larritasun eta garrantzia sozial handieneko delituez arduratzen da, besteak beste, terrorismoa, krimen antolatua, narkotrafikoa, Koroaren kontrako delituak edo ekonomia nazionala gogorki kaltetzen duten delitu ekonomiak izan daitezkeen bezala. Administrazioarekiko auziei dagokienean, Entzutegi Nazionalak Estatuko Administrazioaren ebazpenak fiskalizatzen ditu. Jurisdikzio sozialean, funtsean, Autonomia Erkidego baten gainetik dagoen lurralde esparruan edo Autonomia Erkidego bat baino lurralde esparru zabalagoan eragin dezakeen hitzarmen kolektiboen kontra egiteaz arduratzen da.