Nola funtzionatzen du Gaztela eta Leongo JANk

Gaztela eta Leongo Justizia Auzitegi Nagusia autonomia erkidegoan Botere Judizialaren adierazpenik handiena da. 1989ko maiatzak 23an, egitura judiziala osatzen duen organo bezala eratu zen. Justizia Auzitegi Nagusiak Botere Judizialaren Lege Organikoaren 26. artikuluak aurre ikusten duen plantatik sortzen da.

Hiru Justizia Salak osatzen dute:

  • Arlo Zibileko eta Zigor-arloko Sala
  • Administrazioarekiko auzieen Sala,
  • Lan-arloko Sala


Zibileko Eta Zigor-Arloko sala
Zibileko Sala bezala, honako hauetaz arduratzen da: 

  • Komunitate autonomoan egoitza duen ordena zibileko organo jurisdikzionalen ebazpenen kontra legeak ezarritako kasazio errekurtsoez eta berrikusteko errekurtso bereziez, betiere zuzenbide zibileko, foru zuzenbideko edo komunitateak berezko duen zuzenbide bereziko arauak haustean oinarritzen diren errekurtsoez, eta betiere dagokion Komunitate Autonomoak eskuduntza hori aurreikusten duenean.
  • erantzukizun zibileko demandez, dagozkien karguak betez komunitate autonomoko Gobernu Kontseiluko Presidentearen eta kideen aurka buruturiko ekintzengatik eta Asanblada legegileko kideen aurka buruturiko ekintzengatik, esleipen hori, Autonomia Estatuaren arabera, Auzitegi Gorenari ez dagokionean.
  • erantzukizun zibeleko demandez, bere kargua betez Probintzia Auzitegiko edo beste edozein saileko magistratu guztien edo gehienen aurka buruturiko ekintzengatik.
  • Komunitate Autonomoan egoitza duten eta gorengo komunik ez duten ordena zibileko organo jurisdikzionalen arteko eskumen auziez.

Zigor-arloko Sala bezala, honako hauetaz arduratzen da:

  • Autonomia Estatutuek Justizia Auzitegi Nagusien ardurapean uzten dituen kausa penalez; Komunitate Autonomoan duten kargua betez buruturiko delitu edo faltengatik Epaileen, Magistratuen eta Ministerio Fiskaleko kideen kontrako kausa penalen instrukzioaz eta epaiez, betiere eskuduntza hau Auzitegi Gorenari ez dagokionean.
  • Probintzia Auzitegiek lehenengo instantzian emandako ebazpenen kontrako apelazio errekurtsoez, eta baita legeek aurreikusitako gainontzekoez ere.
  • Komunitate Autonomoan egoitza duten eta gorengo komunik ez duten ordena penaleko organo jurisdikzionalen arteko eskumen auziez.
  • Administrazioarekiko Auzien Sala

Auziaren Auzi gela Madrileko eskualdean administrazio publikoen organo ikuskatzailea da. Erakunde lokal eta autonomikoen egiteen inguruko baliabideak, Auziaren epaitegien ebazpenen aurka sustatutako apelazioak, eta epaitegien arteko eskumen kontuak ezagutzen ditu.


Lan-Arloko Sala

Gaztela eta Leongo Justizia Auzitegi Nagusiko Lan-arloko Sala, langileen eta enpresarien interesak eragiten dituzten lan-arloko epaitegiek baino maila handiagoa duten prozesuetaz arduratzen da. Bere eskumenen artean ere langileak eragiten dituzten lan gaietan edo gertakari konkurtsaletan Lan-arloko epaitegiek eta merkataritza-arloko epaitegiek emandako ebazpenen aurkako errekurtsoak aurkitzen dira, hala nola lurraldeko lan-arloko epaitegien arteko eskumen kontuak.

 

Gobernu Salako

Gobernu Sala lurraldeko epaitegi eta auzitegien barne gobernuko organoa da. Bere lehen helburua, Autonomia Erkidegoko epaitegi eta auzitegien eguneroko funtzionamenduaren antolaketa da.

28 kidek osatzen dute Gobernu Sala eta ordezkaritza izaera du, Komunitate Autonomoko epaile eta magistratuek demokratikoki aukeratzen baitituzte hogeita zortzi kidetik hamalau. Beste erdia berezko kideek osatzen dute: Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak, Saletako lau presidenteek eta Probintzia Auzitegietako bederatzi presidenteek.

Gobernu Salako lehendakaria Gaztela eta Leongo Justizia Auzitegi Nagusiko lehendakaria da. Berezko kideak dira gainera, honetaz gain, Administrazioarekiko Auzieen Salako lehendakaria eta Lan-arloko Salako lehendakaria, Probintzia Auzitegiko lehendakaria, Madril hiriko Epaile Dekanoa eta Gobernu Salako idazkaria.

Gobernu Salak, bere ardurapean dauden epaitegi eta auzitegien funtzionamendua antolatzeko eskumen zabalak ditu eta funtzio hauen artean ondoren aipatzen diren hauek aurkitzen dira:

  • Aipatautako organo judizial hauen epaile eta magistratu titularren plaza edo lanpostuak egoki beteak egotea egiaztatzea.
  • Justizia administrazioari buruz herritarrek mahaigaineratzen dituzten kexak aztertu.
  • Prozesu judizialetan parte hartzen dutenei, epaileek inposatzen dizkieten zigorrak berrikusi.
  • Lehendakariari ikuskatze bisitaldiak proposatu.
  • Beste administrazio publikoekin harreman instituzionalak mantendu, Justizia administrazioaren funtzionamendua hobetzeko asmoz.
  • Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendutako ikerketak eta proposamenak egin.