Zer da egoitza elektronikoa?

Egoitza elektronikoa Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarekin izapideak Internet bidez egin ahal izateko helbidea da.

Egoitza elektronikora sartzeko, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren web-atarira jo behar da: https://www.poderjudicial.es/sede.

Justizia Administrazioaren Sarbide Puntu Orokorraren ataritik ere sar daiteke (https://www.administraciondejusticia.gob.es). Sarbide horrek, bada, arlo judizialean eskumenak dituzten administrazioen egoitza elektroniko judizialetarako bide ematen du.