Titulartasuna

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia da egoitza elektronikoaren titularra, eta idazkari nagusia, horren organo arduraduna.

Dokumentazio Judizialeko Zentroari –Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren organo tekniko eta teknologikoa da– dagokio egoitza elektronikoaren azpiegitura eta kudeaketa eratzea.

BJKNren egoitza elektronikoak printzipio hauek bete behar ditu: gardentasuna, publizitatea, erantzukizuna, kalitatea, segurtasuna, erabilgarritasuna, irisgarritasuna, neutraltasuna eta elkarreragingarritasuna.