Eskumeneko izendapenak egiteko hautaketa-prozesuak
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiren osoko bilkurak egindako akordioek bertaratutako kideen hiru bosteneko gehiengoa beharko dute (eta bilkurako buruak kalitatezko botoa izango du, berdinketa bada) honako hauek izendatzea badute helburu: Auzitegi Goreneko Salako presidenteak eta magistratuak, eta justizia-auzitegi nagusietako presidenteak.
Hautatu ez diren izangaien curriculumak eta elkarrizketen bideoak atal honetatik kenduko dira argitaratu eta 9 hilabeteren buruan, eta hautatutako izangaiari dagozkionak atxikiko dira.
Nolanahi ere, interesdunak eskatuta, aipatu informazioa erretiratu ahalko da dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko epea igaro ondoren.
Hori guztia jendaurreko informaziorako sarbidearen eskubidea bermatuta; abenduaren 9ko 19/2013 Legean (Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa) dago ezarrita.
-
En curso
-
Finalizada
-
En curso
-
En curso
-
En curso
-
En curso
-
Finalizada
-
En curso
-
En curso
-
En curso