Kabinete Teknikoa - Funtzioak

Kabinete Teknikoko zuzendaritzak laguntza tekniko-juridikoa emango dio Auzitegi Goreneko presidenteari bai presidentearen gobernu-arloko eta erakunde-arloko jardueretan, bai jurisdikzio-jardueretan, Auzitegi Goreneko Sala Bereziak izenekoei buruz gauzatzen duen presidentziari dagokionez.

Era berean, Auzitegi Goreneko presidenteordearekin eta gobernu-idazkariarekin etengabe harremanetan egonik, laguntza emango dio Gobernu Salari, bereziki Presidentziatik eratorritako ekimenei dagokienez, baldin eta Gobernu Salak ekimen horiei buruzko iritzirik eman behar badu.

Barruko dimentsiotik begiratuta, Kabinete Teknikoa osatzen duten arloak eta sailak koordinatu eta zuzenduko ditu; horretaz gain, koordinazio-lanak egingo ditu «Memoria» eta «Jurisprudentziaren Kronika» egiteko garaian.