Disziplinazko Batzordea eta Disziplinazko Ekintza Eragilea

Disziplinazko Batzordea

Disziplinazko Batzordea zazpi kidek osatuko dute: txanda judizialeko lau eta onartutako gaitasuna duten juristen txandako hiru. Osoko bilkurak aukeratuko ditu Disziplinazko Batzordeko kideak, eta hauen agintea, dagozkien ordezkapenak salbuespen, bost urtekoa izango da.

Disziplinazko Batzordea bere kide guztien presentziarekin arituko da, eta lehendakaritza jatorri judizialeko Batzordekideak eramango du, maila eta antzinatasun handiena duenak. Behin-behinean edo justifikatuta ezin denean kide bat egon, Batzorde Iraunkorrak jatorri bereko beste Batzordekide bategatik ordezkatuko du.

Disziplinazko Batzordearen lana da arau-huste larri eta oso larriengatik irekitako disziplinazko espedienteak erabakitzea, eta beharrezkoa bada, Epaile eta Magistratuei zigorra jartzea, proposatutako zigorrak ez baditu hauek zerbitzutik aldentzen. Aurreko zenbakian aipatutako Disziplinazko Batzordearen hitzarmen zigortzaileetan helegitea aurkeztu ahalko da, hilabete baten barruan, Osoko bilkuraren aurreko gorako helegitean. Disziplinazko Batzordeak ezagutuko ditu Auzitegietako gobernuko barne-organoak jarritako erabaki zigortzaileen aurka aurkeztutako gorako helegiteak (BJLOko 603 eta 604 artikuluan).

Diziplina Egintzaren Sustatzailea

 

I. Gogoeta nagusiak

Ekainaren 28ko Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia Eraberritzeari buruzko 4/2013 Lege Organikoak hainbat puntutan aldatu zuen uztailaren 1eko Botere Judizialaren 6/1985 Lege Organikoa, besteak beste Espainiako Konstituzioaren 122. artikuluak Kontseiluari esleitzen dizkion eskumenetako bat, epaileen diziplina hain zuzen, gauzatzeko modua. BJLOaren 414-427 artikuluek ere arautu dute eskumen hori.

Alor honetan erabakigarriak dira bai aipatu 4/2013 Lege Organikoaren artikulu bakarra, 6/1985 Lege Organikoaren 605. artikulua sortu duena, bai haren Zazpigarren Xedapen Iragankorra.

  • 605. artikuluak dioenez, «Diziplina Egintzaren Eragileari dagokio organo judizialen funtzionamenduari buruzko kexak eta salaketak jasotzea, diziplina-espedienteak abiarazi eta haien instrukzioa bideratzea, eta Diziplina Batzordearen aurrean karguak aurkeztea».
  • Zazpigarren Xedapen Iragankorrak, bestalde, honela dio:
    «1. Botere Judizialaren lehen Kontseilu Nagusia Lege Organiko honetan
    xedatutakoaren arabera osatzen den unetik aurrera, eta Botere Judizialaren Lege Organikoan diziplina-esparrua aldatzen ez den bitartean, lege horretan diziplina-espedienteen instruktore delegatuei buruz esaten diren guztiak Diziplina Egintzaren Eragileari eta hari laguntzen dioten Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko Legelariei
    dagozkiola joko da.
    2. Aurreko paragrafoan aurreikusitako unetik aurrera, Diziplina Egintzaren Eragileak edo, hala badagokio, Batzorde Iraunkorrak erabakiko du diziplina-prozedura abiaraztea, betiere Lege Organiko honetan xedatutakoari jarraituz».

II. Jarduteko oinarrizko irizpideak

Hauek dira Diziplina Egintzaren Eragilearen jardunaren oinarrizko elementuak:

  • Karrera Judizialeko kideen kontra abiarazitako diziplina-espedienteen instrukzioa egitea.
  • Diziplina-prozedurak izapidetzean berme legal eta konstituzionalak betetzen direla zaintzea.
  • Arau-hauste diziplinarioan ikertzean jardutean irizpideak koordinatzea.
  • Diziplinarekin lotutako edukia duten kexa eta salaketak Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren aurrean izapidetzea eta ebaztea, eta proposamenak Diziplina Batzordeari helaraztea.
  • Epaien arau-hauste diziplinarioak argitzeko eta horien instrukzioa egiteko funtzioa behar bezala, eraginkor eta gardentasunez eta datuak babesteko arauak zeharo errespetatuta betetzen dela bermatzea.

III. Eskumenak eta egitura

Esandako arau-esparruaren arabera, Diziplina Egintzaren Eragileak bi eskumen ditu funtsean: kexa eta salaketak jasotzea, alde batetik, eta eskumen diziplinarioa bera bestetik: abiaraztea, instrukzioa egitea, kargu-orria formulatzea eta, hala egokituz gero, Diziplina Batzordeari ebazpen-proposamena aurkeztea.

a) Kexak eta salaketak

Epaitegi eta auzitegien funtzionamenduari dagokion kexa eta salaketen izapidetzeari buruzko abenduaren 2ko 1/1998 Araudian eta zerbitzu-protokoloa, kexa eta erreklamazioak izapidetzeko formularioak eta herritarrentzako aldez aurreko informazioa dakartzan 1/1999 Instrukzioan aurreikusitako kexa eta salaketen sistemarekin bat eginda geratuko lirateke Alor honetako eginkizunak.

4/2013 Lege Organikoak ekarritako aldaketak ez dio eragin eginkizun honen gauzatzeari; izan ere, Herritarrak Artatzeko Unitate edo Azpizuzendaritzak du horren ardura (lehen Herritarra Artatzeko Unitatea zena, Ikuskaritza Zerbitzuaren mendekoa, Idazkaritza Orokorraren ebazpen baten bidez 2014ko martxoaren 25ean Diziplina Egintzaren Eragileari esleitua).

Diziplinaren alorraz besteko kexa, erreklamazio eta salaketei erantzuten zaie hor, eta gertatutakoa hobeto argitzeko eragindako organoei txostenak eska dakizkieke.

b) Diziplina-egintza

Diziplina Egintzaren Eragilearen eskumen honi eragin dio batez ere eta sakon 4/2013 Lege Organikoak.

Azken erreforma egin aurretik, Diziplina Batzordeak bakarrik erabakitzen zuen, organo bakar moduan, prozedura abiaraziko zen ala ez, zer instruktore izendatuko zen, eta epaile edo magistratu bat zigortuko zen ala karguak artxibatuko ziren. Horrekin batera, Botere Judizialari buruzko 6/1985 Lege Organikoaren 152.6 eta 421.1 a) eta b) artikuluek arautzen zituzten Auzitegi Goreneko, Justizia Auzitegi Nagusietako eta Auzitegi Nazionaleko Presidenteen eta haietako Gobernu Aretoetako Presidenteen diziplina alorreko eskumenak.

Sistema hori aldatu egin da orain, zeren aldaketa nagusietako bat izan baita Diziplina Batzordearen zeregina eta diziplina-prozedura bera aldatzea. Hala, erreforma indarrean hasi denetik (2013ko abenduaren 4tik aurrera) funtsezko bi aldaketa gauzatu dira:

  • Legearen 605. artikuluak Diziplina Egintzaren Eragilearen figura sortu du, eta kargu horri dagozkio, lehen Botere Judizialaren Kontseiluaren hainbat zerbitzutan barreiatuta zeuden zenbait eskumenekin batera, erabakitzea diziplina-prozedura abiaraziko den ala ez, haren instrukzioa egitea, kargu-orria formulatzea eta ebazpen-proposamena egitea. Alegia, akusazio-printzipioa gehitu zaio eta diziplina-prozeduraren instrukzioa profesionalizatu egin da, zeren orain artean kasuak beren ohiko lanean jarraitzen zuten magistratuei esleitzen baitzitzaizkien.
  • Diziplina Batzordea izango da arau-hauste larri eta oso larrien gaineko diziplina-prozeduretako organo erabakitzailea eta berak ezarriko ditu ezarri beharreko zigorrak, zerbitzutik bereizteko zigorra izan ezik, zeina, bereziki larria izanik, Kontseiluko Osoko Bilkurari erreserbatu baitzaio.
  • Berean dirau hala ere Auzitegi Goreneko, Justizia Auzitegi Nagusietako eta Auzitegi Nazionaleko presidenteen eta haietako Gobernu Aretoetako presidenteen diziplina-eskumenak, arau-hauste arinen alorrean.

Bi Unitate ari dira eginkizun hori gauzatzen:

  1. Aurretiko Ekintzen Unitate edo Azpizuzendaritza, lehen Txosten Unitatea zena, Ikuskaritza Zerbitzuaren mendekoa, Idazkaritza Orokorraren ebazpen baten bidez 2014ko martxoaren 25ean Diziplina Egintzaren Eragileari esleitua Hor izapidetzen dira diziplinari dagokionez esanguratsuak izan litezkeen gertaeren aldez aurretiko egiaztapenak eta balorazioak.
  2. Diziplina Unitate edo Azpizuzendaritza –hori ere Idazkaritza Orokorraren ebazpen baten bidez 2014ko martxoaren 25ean Diziplina Egintzaren Eragileari esleitua–, zeina neurri batean Diziplina Batzordeari laguntzen zion Diziplina Erregimeneko Ataletik eratorria baita. Diziplina-espedienteak izapidetzen dira bertan.

DISZIPLINAZKO EKINTZA ERAGILEA

  • Ricardo Gonzalo Conde Díez jauna

DISZIPLINAZKO BATZORDEA OSAERA:

  • Wenceslao Olea Godoy jauna
  • Álvaro Cuesta Martínez jauna
  • Gerardo Martínez Tristán jauna
  • Enrique Lucas Murillo de la Cueva jauna
  • Juan Manuel Fernández Martínez jauna
  • Juan Martínez Moya jauna
  • José María Macías Castaño jauna