Ohiko galderak
Auzitegi Gorena honako hauek osatuta dago: Auzitegi Goreneko presidentea, presidenteordea, salako bost presidenteak eta hirurogeita hamalau magistratu, auzitegiaren bost jurisdikzio-sala arrunt hauetan daudenak: Arlo Zibileko Lehen Sala, Zigor-arloko Bigarren Sala, Administrazioarekiko Auzien Hirugarren Sala, Lan-arloko Laugarren Sala, Arlo Militarreko Bosgarren Sala.
Gobernu Salak auzitegia gobernatzeko eginkizuna betetzen du, Auzitegi Goreneko kide anitzeko gobernu-organo gorena baita. Gainera, auzitegiak bi organo ditu bere eginkizunak betetzeko, Kabinete Teknikoa eta Gobernu Idazkaritza.
Kontsulta ezazu Auzitegi Gorenaren Antolakuntza Egitura.
Auzitegi Goreneko Gobernu Salak, 2022ko azaroaren 7ko bilkuran, erabaki hau hartu du:
VI.1.- JUSTIZIA JAUREGIKO BISITA GIDATUAK ETETEA.
ERABAKIA.- Orain arte Auzitegi Gorenaren egoitza den Justizia Jauregiaren eraikin honetan egin diren bisita gidatuak etetea, esparru instituzionalekoak izan ezik.
Auzitegi Gorenaren egoitzarako bisita gidatuak doakoak dira. Astelehenetik ostiralera egiten dira, eskuarki 10:00etan eta 12:00etan, eta 90 minutu inguruko iraupena dute. Ibilbide batean, eraikinaren historia azaltzen da, Justizia Jauregiko gunerik aipagarrienetatik igarota, hala nola zigor-arloko eta arlo zibileko judizio-aretoak, urrats galduen aretoa, Biribilgunea, osoko bilkuren aretoa, eta abar.
Taldeak gehienez 20 pertsonakoak izango dira, Auzitegi Gorenaren Gobernu Salak 2022ko martxoaren 28an hartutako erabakiaren arabera, eta unean-unean indarrean dauden osasun-neurriak beteko dira.
Bisitak posta elektroniko honen bidez hitzartu behar dira: tribunalsupremo.visitasguiadas@justicia.es
Bisitak urtean zehar egin daitezke, uztailean eta abuztuan izan ezik.
Gainera, urrian, Auzitegi Gorenaren Ate Irekien Jardunaldiak antolatzen dira, eta, horietan, eraikinerako bisita gidatuak egiteaz gain, jarduera bereziak antolatzen dira. Kasu horretan, ez da beharrezkoa bisita hitzartzea; nahikoa da NANa, pasaportea edo beste egiaztagiri ofizial bat aurkeztea.
Gardentasunaren atarian ikus daiteke, dagokion atalean: Abian diren deialdiak.
Auzitegi Gorena honako hauek osatuta dago: Auzitegi Goreneko presidentea, presidenteordea, salako bost presidenteak eta hirurogeita hamalau magistratu. Haietatik hamar emakumeak dira, guztien % 12,34, alegia.
Langileei buruzko estatistiketako informazioa begiratu dezakezu, Auzitegi Goreneko magistratu ez beste kategoria batekin auzitegian lan egiten duten gizonen eta emakumeen kopurua eta ehunekoa ezagutu nahi izanez gero.
Auzitegi Goreneko magistratu bakoitza txostengile izandako epaien urteko batezbestekoa honako hau izan da 2015ean, salak bereizita:
- Arlo zibileko lehen sala: 66,72
- Zigor-arloko bigarren sala: 43,47
- Administrazioarekiko Auzien hirugarren sala: 83,44
- Gizarte-arloko laugarren sala: 60,13
- Arlo militarreko bosgarren sala: 23,25
Kontsultatu magistratu bakoitzeko epaien batezbestekoa.
Aplikatutako araudia: 31/2022 Legea, abenduaren 23koa, Estatuko 2023ko Aurrekontu Orokorrei buruzkoa.
2017an, honako hauek izango dira Botere Judizialeko kideen ordainsariak:
- BJKN eta Auzitegi Goreneko presidentea: Urtekoa guztira: 151.186,20
- Auzitegi Goreneko presidenteordea: Urtekoa guztira: 135.282,32
- Auzitegi Goreneko salako presidenteak: Urtekoa guztira: 127.521,18
- Auzitegi Goreneko magistratuak: Urtekoa guztira: 124.202,72
Ezagut ezazu erantzuteko batez besteko denbora Estatistika atalean.
Informazio horren berri jaso dezakezu Auzitegi Gorenaren gaurkotasuna atalean.
Auzitegi Gorenean justizia digitaleko sistema ezartzeko lanei ekin zaie. Lan-arloko salan hasi dira lehen izapideak.
Prokuradoreen eta abokatuen idatziak, baita erkidegoetako edo tokiko administrazioen zein Fiskaltzaren idatziak ere (1065/2015 EDren 9. artikulua) telematikoki aurkezten dira Lex-net sistema erabiliz.
Bai. Gardentasunaren atarian magistratu bakoitzaren lanbide-profila kontsultatzeko aukera dago Biografiak atalean.
Auzitegi Gorena jurisdikzio-ordena nagusia da ordena guztietan, horregatik haren erabakiak ezin dira errekurritu. Nolanahi ere, oinarrizko eskubideren bat urratu dela iritziz gero, haien aurkako babes-errekurtsoa jar daiteke Konstituzio Auzitegiaren aurrean.
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak, egoitza Estrasburgon duenak, Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren eta haren protokoloen ondoriozko konpromisoak betetzea bermatzen du. Arau horiek interpretatzeko eta aplikatzeko eskumena du, eta Hitzarmenaren edo haren protokoloen urraketaren biktima dela jotzen duen pertsona fisiko, gobernuz kanpoko erakunde edo partikular talde orok aurkez dezake demanda bat Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren aurrean, betiere barneko errekurtso-bide guztiak agortu ondoren.
Giza Eskubideen Hitzarmena sinatu duten estatuek Estrasburgoko Auzitegiaren behin betiko epaiak bete behar dituzte.
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak, egoitza Luxenburgon duenak, Europar Batasuneko erakundeen egintzen legezkotasuna kontrolatzen du; hori horrela, haien baliozkotasunaz iritzia emateko eskumena duen bakarra da, eta horrez gain, estatu kideek Europar Batasunaren zuzenbidearen beraren ondoriozko betebeharrak errespetatzen dituela ere bermatzen du.
Halaber, estatu kideetako epaile nazionalekin elkarlanean, Europar Batasunaren zuzenbidea ere interpretatu behar du, Batasunaren legeria eraginkortasunez eta modu homogeneoan aplikatzen dela bermatzeko eta interpretazio dibergenteak saihesteko.
Xede horrekin, epaile nazionalek ahalmena dute (zenbaitetan derrigorrean) arazo prejudizial baten bidez Justizia Auzitegira jotzeko, Batasunaren arauaren interpretazioa zehaztu dezan (interpretazioari buruzko arazo prejudiziala) edota haren baliozkotasunaz iritzia eman dezan (baliozkotasunari buruzko arazo prejudiziala).
Justizia Auzitegiaren erabakiak lotesleak dira, salbuespenik gabe, Europar Batasunaren epaile nazional guztientzat.