Justizia eta Desgaitasuna Foroaren jarduerak

Aipamen berezia merezi du Foroaren bultzadarekin Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak pertsona desgaituen arloko kontuetan espezializatutako epaitegiak sortzeko jarri duen arretak. Ekimen horren ondorioz epaitegi berriak sortu dira, lehendik zeuden beste batzuk espezializatu egin dira edo bigarren auzialdian espezializatu dira. Edozein kasutan, ordena horretan justiziaren prestazioaren kalitate-maila gorenak lortzera bideratutako prestakuntza-ekintza ausartarekin osatu da. Nabarmendu beharrekoa da arlo horien espezializazioa Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia Justizia modernizatzeko egiten ari den planeko lehentasunetako bat dela.

Gaur egun 13 espezialitate daude Ezgaitasunetan, 52 Familia eta Ezgaitasunetan eta Entzutegi Espezializatuen 20 Sekzio Familia eta Ezgaitasunetan.

Azpimarratzekoa da Foroa desgaituentzako eta familiakoentzako Orientazio Juridikoko Zerbitzua sustatzen ari dela eta, zentzu horretan, aipamen berezia merezi du Madrilgo Erkidegoaren eta Madrilgo Abokatuen Elkargo Ospetsuaren arteko Lankidetza Hitzarmena sinatu izanak, desgaituei zuzendutako orientazio juridiko espezifikoko zerbitzua emateko. Hitzarmen horiek Espainia osora hedatzea da gure helburua eta, ildo horretan, harremanak izan ditugu Malaga, Burgos, Murtzia eta Gaztela-Mantxako Abokatuen Elkargoekin.

Prestakuntza jarduerak: 2008az geroztik urtean bi ikasturte ari dira egiten karrera judizialeko kideentzat eta Justizia eta Desgaitasuna Foroa osatzen duten kideentzat, estatuko prestakuntza-planaren barruan.

Justizia eta Desgaitasuna Foroa Sarien sorrera: Justizia eta Desgaitasuna Foroko Organo Errektoreak "Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak eman beharreko "Justizia eta Desgaitasuna Foroa" Sarien erabakia eta haien hautaketa- eta emate-irizpideak." aztertu zituen; bertaratutako guztiek aho batez erabaki zuten "Justizia eta Desgaitasuna Foroa" sariak desgaituen edo ezinduen eskubideak eta haiek ahalik eta ongien gizarteratzea, banaka nahiz korporazio-jarduketen esparruan, defendatzen dituen jarduketa garrantzitsu bat edo gehiago nabarmendu behar dituela.

Hiru urte hauetan honako sari hauek banatu dira:

  • Ibilbide Pertsonal bati "Desgaitasunen bat duten pertsonen alde egindako lanagatik":
    • Eta hil osteko sari gisa Federico Sainz de Robles jaunari.
    • Javier Laorden Ferrero jaunari, Justizia eta Desgaitasuna Foroko Organo Errektoreko presidente gisa egindako lanagatik
    • Rafael Leña Fernández jaunari, Sevillako notarioari
  • Enpresa-jarduketa bati "Desgaitasuna duten pertsonak lan-munduan txertatzen laguntzeagatik",
    • SIRO TALDEARI
    • Vodafone Fundazioari
    • EULEN SA enpresari
  • Komunikabide Sozial bati, "Desgaitasunen bat duten pertsonen kolektiboari buruzko informazioari emandako tratamenduagatik"
    • Servimedia albiste-agentziari
    • José Luis Fernándezi, Cadena SER-ekoari.
    • Canal Down 21, Down Sindromearen erreferentziazko atariari.
  • Instituzio bati, "Desgaitasunen bat duten pertsonen alde egindako lan garrantzitsuagatik",
    • José Javier Soto Ruiz, Extremadurako Autonomia Erkidegoko Desgaituen Defendatzaileari.
    • Aita Jaime Garralda, Aita Garralda Fundazioa-Horizontes Abiertos GKEaren sortzaileari.
    • Esperanza Aguirre Gil de Biezma, Madrilgo Erkidegoko Presidenteari.

Argitaratutako liburuak:

  • 2006an "Gaitasun mugatua duten pertsonak lan-munduan txertatzeari buruzko Zuzendari Publikoentzako gida" argitaratu zen, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, NABIU Elkarteak eta AEQUITAS Fundazioak babestuta eta Foroak sustatuta. Sektore publikoko zuzendariei kolektibo hori lan-munduan txertatzeko modurik egokienak eskura jartzea da gidaren helburua.
  • 2008an eta 2009an, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, Justizia eta Desgaitasuna Foroarekin batera, Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideen Gida argitaratu du Caja Madrilen Gizarte Ekintzaren laguntzarekin. Gidak 3 liburuki ditu eta bere sistematikak desgaitasunaren errealitate sozialarekin zerikusia duten kontu guztiak ezagutzea errazten du, bere alderdi juridikoetan, ondareari buruzkoetan, sozio-sanitarioetan eta zuzenbide konparatzailekoetan; eta hori guztia desgaitasuna duten pertsonen duintasuna eta oinarrizko eskubideak oso modu berezian kontuan hartuta.
  • Gida: "Adineko pertsona kalteberak: Tratu txarra eta abusua". Aurkezpena 2010eko urtarrilean egin zen. Justizia eta Desgaitasuna Foroa osatzen duten erakunde guztietako ordezkariek eta Foroan laguntzen duten hainbat adituk egin dute gida.

Lanak:

  • Egungo egoerari buruzko hausnarketa eta ikerketa, desgaitasunen bat duten pertsonei egiten zaien indarkeria fisiko, psikiko, sexual eta ekonomikoaren aurkako prebentzio-neurriak ezartzeko eta zapalketa, indarkeria eta abusu fisiko, psikiko, ekonomiko eta sexualaren aurka babesteko behar diren gomendioak ezartzea.
  • Legez kanpoko jokoari buruzko ebazpena eta on line jokoak arautzeko premia desgaitasuna duten pertsonei dagokienez.
  • Nazio Batuen Konbentzioaren arabera, desgaituek bizitza osoan heziketa jasotzeko duten eskubideari jarraipena ematen dioten Eguneko Zentroak sortzeko laguntza.
  • Erregistro Zibilari buruzko 1957ko ekainaren 8ko Legea aldatzeko martxoaren 25eko 1/2009 Legeari buruzko azterlana, ezintasunen, tutoretza-karguen eta ondare-administratzaile babestuen arloan
  • Desgaitasuna duten pertsonen ondare-babesari buruzko eta Kode Zibila eta zerga-araudiari buruzko Prozedura Zibilaren Legea xede horrekin aldatzeko azaroaren 18ko 41/2003 Legearen azterlana.
  • Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Konbentzioaren txostena eta Espainiako Ordenamendu Juridikoan izandako eragina. Giza Eskubideetarako eta Desgaitasunerako Fundazioen Europako Batzordea, ONCEk egindakoa.
  • Brasiliako arauen azterketa. Hartarako, egoera ahulean dauden ezgaituek justiziara duten sarbideari buruzko Foro honetako aditu taldea sortu da. Arau horiek, 2008ko martxoaren 4tik 6ra Brasilian egindako XIV. Gailur Judizial Iberoamerikarrean adostu ziren.