Sariak

Justizia eta Desgaitasuna Foroaren organo errektoreak, sortu zenetik, arlo horretan egin duten lanagatik gailentzen diren pertsonak eta erakundeak nabarmendu nahi izan ditu; batetik, haien lana eskertzeko, eta, bestetik, haien ereduzko jokaera zabalduz, gizartea sentsibilizatzeko. Zehazki, lau dira saritutako kategoriak:

  • Ibilbide pertsonal bat: Pertsona fisiko batek desgaitasuna duten pertsonen eskubideen alde denboran zehar egindako lana eskertzeko. Hautagaiaren legelari-izaera lehenetsiko da.
  • Enpresa-jarduera bat: Enpresa zehatz batek desgaitasuna duten pertsonak lan-munduan integratzearen alde egindako ekarpena eskertzeko.
  • Komunikabide sozial bat: Komunikabide jakin batek edo komunikazioko profesional batek desgaitasuna duten pertsonen kolektiboari buruzko informazioari emandako trataera eskertzeko.
  • Erakunde bat: Erakunde edo organismo batek desgaitasuna duten pertsonen eskubideen alde edo pertsona horiek gizarteratzearen alde egindako lana eskertzeko.

Urte hauetan zehar, ondorengo sariak eman dira:

  1. Aurretikoa
  2. orria
    -ren 2