Europar Sare Judizial Penala

Bere jatorria krimen antolatuari aurre egin eta hau jazartzeko diziplina anitzeko taldean (MDG) aurkitzen da, talde hau Europar Batasuneko Kontseiluaren barnean sortu zen lurralde ezberdinetan krimen antolatuak gauzatzen zituen jardueren maiztasunaren aurrean, hau jazartzeko nazioarteko lankidetza polizial eta judiziala beharrezkoak zirelarik, lankidetza honek prebentzio eta jazarpen jardueretan eragiten zuen atzerapena zela eta.

Lankidetza judizialaren esparruan “Europar Sare Judizial” baten sorrera proposatu zen, nazioarteko lankidetza judiziala errezteko, esparru polizialean antzeko sareek lortu zuten arrakastaren ostean.

Aurrekari honekin “Europar Sare Judiziala” Europar Sare Judizialaren sorrerari buruzko Europar Batasunaren Tratatuaren 3 K art.-an oinarrituta Kontseiluak 1.998ko ekainaren 29an onartutako Ekintza Komunaren bidez sortu zen, 1.999ko Urriaren 15 eta 16an ospatutako Tampere-ko Europar Kontseiluaren ostean askatasunaren, seguritatearen eta justiziaren europar espazio judizial bat sortzeko helburuan oinarrizko tresna batean bihurtu zen.

Honekin Batasuneko lurralde bakoitzean lankidetza judizialeko edozein jarduera gauzatzeko beharrezkoak diren datuak erreztuko dituzten pertsona zehatzak lotu nahi dira, Estatu bakoitzaren legeen arabera, lankidetza eskariek sortzen dituzten izapide administratiboak arinduz.

Sarearen jarduera esparruari dagokionean, bere sorrera eragin zuen Ekintza Komunak krimen antolatua, ustelkeria, droga trafikoa edo terrorismoa bezalako “delitu larri”-en jarraipenerako lankidetzari erreferentzia berezia egiten dio, arauaren idatziak izaera penalean nazioarteko lankidetza judizialen beste kasu batzuetan sareak parte hartzeko aukera baztertzen ez badu ere (“bereziki delitu larrien aurka egiteko”).

Bere funtzionamenduari dagokionean, aukeratutako lankidetza mekanismoa beraien egoeren arabera lurralde bakoitzak izendatu behar dituen Estatu Kideen artean kontaktu puntu judizialen sare bat ezartzean datza, bere lurralde osoa babestu behar duelarik eta gutxienez Europar Batasuneko beste estatu baten hizkuntza ofizial bat ezagutu behar duelarik.

Kontaktu puntuen oinarrizko funtzioak hauek dira:

  • Estatu Kideen artean lankidetza judiziala erreztea.
  • Beharrezko kasuetan, gainontzeko Estatu Kideen kontaktu puntuekin elkartzeko lekualdatzea.
  • Beraien lurraldeko tokiko botere judizialei informazio juridikoa eta beharrezko praktika eskeintzea.
  • Gainontzeko lurraldetako tokiko botere judizialei informazio juridikoa eta beharrezko praktikoa eskeintzea.
  • Kasu judizialen koordinazioa hobetzea.

Aurretik aipatu diren funtzioetatik informazioarena da denetatik konplexuena existitzen diren tresna legalen kopuru altuagatik eta ezartzen diren komunikazio zuzeneko mekanismoengatik. Honengatik, Estatu Kide bakoitzaren tokiko botere judizialek berehala beste estatu Kidean eskumena duen botere judiziala identifikatzeko tresna baten beharrizanaren aurrean, Europar Atlas Judiziala sortu zen, zeinean datu guzti hauek biltzen diren.

Aurrekoarekin batera eta Sarearen beste produktu baten moduan, “fitxa belgikar”-ak azpimarratzea beharrezkoa da. Hauek ikerketaren neurri ezberdinei (erregistroak, lekuekoen entzutegia, ondasunen blokeoa etab) erreferentzia egiten dieten 42 fitxa tekniko dira eta Estatu Kide bakoitzak honi dagokionean jarduteko era azaltzen da, Magistratu batek beste Estatu Kide batean neurriren bat aurrera eraman behar duenean behar duen informazioa eskura edukitzeko.

Espainian eta kontaktu puntu moduan ondorengoak daude:

  • Nazioarteko Lankidetza Juridikoaren Zuzendari orde Nagusia, Justiziaren Ministerioaren bidez.
  • Nazioarteko Harremanen Batzordearen Bokal kidea eta Nazioarteko Harremanen Zerbitzuaren Letradun bat, BJKN-ren bidez.
  • Ministerio Fiskalaren bidez.
  • Lau kontaktu puntu ondorengoetan:
    • Estatuko Fiskaltza Nagusia.
    • Drogaren aurkako Fiskaltza Berezia.
    • Terrirismoko eta estradizioko gaietan eskumenak dituen Fiskaltza Nazionala.
    • Ustelkeriaren aurkako Fiskaltza.