Informazio-eskaerak

Herritarrei organo judizialekiko harremanean informazioa emateko egitekoak, informazio orokorra ez ezik, informazio partikularra ere hartzen du barne.

Informazio orokorra

  • Nork eska dezake?
    Ez da egiaztagiririk eskatuko informazio orokorra emateko.
  • Non eska daiteke zerbitzua?
    Egoitza judizialetan ezarritako herritarren arretarako bulegoetan eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko Herritarren Arretarako Unitatean. Bizi zaren tokian ez badago oraindik tankera horretako bulegorik, egoitza judizialetan eska dezakezu.
    Dekanotzetan, epaitegietako presidentetzan eta auzitegietan ere eskatu ahal izango duzu.
    Gogoan izan web-orri honetan abokatuak nahitaez esku hartu behar ez duen prozeduren eta izapideen gidaliburuak daudela argitaratuta.
  • Zer eduki izan dezake?
    • Justizia Administrazioko edozer organoren eta, bereziki, herritarrak jotzen duen egoitzan kokaturik dauden organoen identifikazioa, kokapena eta eginkizunak. Justizia Administrazioarekin lotutako organismoei ere eragiten die.
    • Interesdunak behar dituen jarduketei indarreko araudiak ezarritako eskakizunekin lotutako informazioa, bai eta prozedura judizial ezberdinen ezaugarri orokorrekin lotutakoa ere.
    • Egoitzako organo judizialen artean egindako auzi-banaketa zehatzari buruzko informazioa, eta horrelakoak oro har banatzeko arauei buruzkoa, bai eta publikoak direlako ezagutu beharrekoak diren egintza judizialen hedapenari buruzko informazioa ere, egiteko tokia eta data zein bestelako datu interesgarriak adierazita.
    • Justizia Administrazioarekiko harremanean herritarrak ezagutu beharreko beste edozein datu orokor.
  • Zer muga ditu?
    • Jurisdikzio-ahalaren edukiari eragitea.
    • Aholkularitza juridikoa, arau-interpretazioa edo balorazio ekonomikoa izatea.
    • Ordezkaritzari edo defentsa egiteari traba egitea prozesuan.
    • Pertsonen ohoreari, intimitateari edo norberaren irudiari buruzko datuak izatea.
    • Isilpekotzat jotako jarduketei buruzkoa izatea, neurri horrek irauten duen denboran.

 

Informazio partikularra

  • Nork eska dezake?
    Prozedura bakoitzean interesatuta daudenei edo haien legezko ordezkariei baino ez diete emango informazio partikularra, haien nortasuna behar bezala egiaztatu ondoren betiere.
  • Zer eduki izan dezake?
    Izapidetzen ari diren prozeduren egoerari edo edukiari buruzkoa izan daiteke, edota horrelako prozeduren izapideetan esku hartzen duten Justizia Administrazioko agintarien eta langileen identifikazioari buruzkoa.
  • Nork eman dezake eta nola izapidetzen da?
    Interesdunek eskatuta eta Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 234. artikuluan ezarritako moduan, presidentetzek eta dekanotzek jurisdikzio-organoaren titularrari eskatu ahal izango diote jarduketa jakin batzuen izapidetze-egoerari buruzko informazioa emateko, idazkaritzaren bidez edota auzitegi eta epaitegietako eskudun langileen bidez.
  • Zer muga ditu?

  Informazio partikularrak informazio orokorraren muga berberak ditu.