Nazioarteko Harremanen Zerbitzua

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren nazioarteko harremanak Nazioarteko Harremanen Zerbitzuaren eskuetan daude.

Bere sorreratik Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia nazioarteko harremanen esparruan berak duen jokabideari buruzko ikuspegia pixkanaka definituz joan da. Jokabide hau gaur egun ondorengo helburuak lortzera bideratuta dago:

  • Epaile eta magistratu espainiarrek gauzatutako nazioarteko laguntza judizialeko egiteen eraginkortasuna hobetzea.
  • Garapenerako nazioarteko lankidetzaren gaian Espainiako kanpo politikaren helburu orokorren lorpenean parte hartzea, bere eskumenaren barnean, Justizia Sektorean proiektu eta programak diseinatuz eta gauzatuz.
  • Gure inguru geografiko, politiko, linguistiko, historiko eta sozioekonomikoko lurraldeen botere judizialen erreforma, modernizazio eta antolaketa eta erakunde indartze prozesua babestu eta laguntzea.
  • Espazio Judizial Europarraren sendotzea eta kolektibo judizialaren artean Komunitatearen Zuzenbidearen hedapenean parte hartzea.
  • Kontseiluaren presentzia instituzionala indartzea, baita epaile eta magistratu espainiarrena ere, izaera eta eduki judizialaeko foru eta nazioarteko esparruetan.

Jokabide ildo hauek garatzeko hiru jarduera espazio sortu dira, Nazioarteko Harremanen Zerbitzuaren barnean: