Sara Carrión de Castro eta Eva Cerón Ripoll magistratuak, Larrialdien eta Hondamendien Kudeaketako Adituen Sare Judizialeko euskal ordezkariak

Karrera Judizialeko 39 kidek osatzen dute sarea, eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak izendatzen ditu, Auzitegi Nagusi bakoitzak eta Auzitegi Nazionalak proposatuta. Sare horren eginkizunen artean dago laguntza teknikoa ematea hala eskatzen duten gobernu-organoei eta organo judizialei, eta, bereziki, larrialdietan eta hondamendietan esku hartu behar duen guardiako jarduneko epaileari

Egilea
Comunicación Poder Judicial
Sara Carrión de Castro eta Eva Cerón Ripoll magistratuak, Larrialdien eta Hondamendien Kudeaketako Adituen Sare Judizialeko euskal ordezkariak, Iñaki Subijana Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidentearekin batera
Sara Carrión de Castro eta Eva Cerón Ripoll magistratuak, Larrialdien eta Hondamendien Kudeaketako Adituen Sare Judizialeko euskal ordezkariak, Iñaki Subijana Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidentearekin batera

Sara Carrión de Castro, Barakaldoko Instrukzioko 4 zk.ko Epaitegiko titularra, eta Eva Cerón Ripoll, Donostiako Lehen Auzialdiko 8 zk.ko Epaitegiko magistratua dira Larrialdien eta Hondamendien Kudeaketako Adituen Sare Judizialean izendatutako euskal ordezkariak.

Sare hori iragan uztailean eratu zen Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren (BJKN) egoitzan, eta ordezkariak ditu Auzitegi Nagusi guztien (AN) eta Auzitegi Nazionalaren (AN) lurralde-eremuan.

Guztira, Karrera Judizialeko 39 kidek osatzen dute – 22 emakume eta 17 gizon –, eta horien artean daude Sara Carrión de Castro eta Eva Cerón Ripoll magistratuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak proposatuta izendatuak.

Biek azpimarratu dute garrantzitsua dela sare horren existentzia eta funtzionamendua ezagutaraztea, Euskal Autonomia Erkidegoan lan egiten duten gainerako epaile eta magistratuek haiengana jo ahal izan dezaten, balizko larrialdiren bat edo hondamendiren bat gertatuz gero, beren jurisdikzio-eginkizunak betetzean sor dakiekeen edozein beharrizanetarako.

Sare horren eginkizunen artean – bertako kideek lau urterako beteko dute, zeinak hurrengo lau urteko aldietan ere berritu ahal izango baitira –, larrialdi- eta hondamendi-egoeretan, eskatzen duten gobernu-organoei eta organo judizialei laguntza teknikoa ematea dago.

Bereziki, Auzitegi Nagusietako lehendakaritzari eta Auzitegi Nazionaleko lehendakaritzari laguntza teknikoa ematea, hala nola eratu daitekeen Krisi Batzorde Judizialari eta larrialdietan eta hondamendietan esku hartu behar duen guardiako epaileari.

Sare horren eginkizuna da, besteak beste, gobernuaren eta epaitegien jarduna behar bezala koordinatzen dela ziurtatzea, hala dagokionean, aktibatuko den Babes Zibileko Planaren antolaketa-egituran txertatuz.

Halaber, Auzitegi Nagusiaren eta Auzitegi Nazionalaren esparruan, prestakuntza-jarduerak egitea eta ariketa praktikoetan edo simulakroetan parte hartzea sustatzea, dagokien Auzitegi Nagusietan edo Auzitegi Nazionalean gobernu- eta justizia-funtzioak betetzen dituzten karrera judizialeko gainerako kideen etengabeko prestakuntzari eusteko, larrialdien eta hondamendien kudeaketaren arloan.