Nola funtzionatzen du Nafarroako JANk

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusia autonomia erkidegoan Botere Judizialaren adierazpenik handiena da. 1989ko maiatzak 23an, egitura judiziala osatzen duen organo bezala eratu zen. Justizia Auzitegi Nagusiak Botere Judizialaren Lege Organikoaren 26. artikuluak aurre ikusten duen plantatik sortzen da.

Hiru Justizia Salak osatzen dute:

  • Arlo Zibileko eta Zigor-arloko Sala
  • Administrazioarekiko auzieen Sala,
  • Lan-arloko Sala


Zibileko Eta Zigor-Arloko Sala

Zibileko eta Zigor-arloko Salaren buru, Iruñako Justizia Auzitegi Nagusiko lehendakaria da. Sala honetan ere bost magistratuk parte hartzen dute.

Iruñako Justizia Jauregian kokatzen da (6. solairuan)

Zibileko eta Zigor-arloko Salak ondoren adierazten den hau ezagutzen du:

Arlo Zibileko Sala bezala:

  • Kasazio-errekurtsoak Iruñan egoitza duten ordena zibileko organo jurisdikzionalen ebazpenen aurka, beti ere errekurtso hori Zuzenbide Zibil edo Foru-Zuzenbidearen arau-hausteetan oinarritzen den bitartean eta Hobeagotzeko Lege nafarrak aurretik horrela ikusi duenean.
  • Erantzukizun zibileko demandak, bakoitzak duen karguaren jardutean burututako egitateengatik eta forupeko herritarrak direnen aurka zuzenduak direnean.
  • Beste nagusi arruntik ez duten baina autonomia erkidegoan egoitza duten ordena zibileko organo jurisdikzionalen arteko eskumen gaiak.

Zibileko Eta Zigor-Arloko Sala:

  • •Madrileko Justiziaren Auzitegi Nagusiaren Penal eta Zibilaren Auzi gelak pertsona zehatz batzuen kontrako auzi penalak ezagutzen ditu, pertsona hauek beraien karguagatik forupekoak kontsideratzen direlarik, adibidez, Autonomia Erkidego madrildarraren goi mailako ordezkariak. Aldi berean, auzi gela honek ere Ministerio Fiskalaren, magistratu eta epaileen kontra beraien karguen jardueran eginiko delitu edo hutsegiteengatik irekita dauden auzien izapidetzea eta epaia ezagutzen ditu, beti ere eskuduntza hau Auzitegi Gorenari ez dagokionean.
  • Iruñako Auzitegiko Epaimahai Salak emandako Epaimahaiko ebazpenen aurkako apelazio- errekurtsoak eta beste nagusi arruntik ez duten baina Nafarroan egoitza duten zigor arloko organo jurisdikzionalen arteko eskumen gaiei buruz.

 

Administrazioarekiko Auzien Sala

Auziaren Auzi gela Madrileko eskualdean administrazio publikoen organo ikuskatzailea da. Erakunde lokal eta autonomikoen egiteen inguruko baliabideak, Auziaren epaitegien ebazpenen aurka sustatutako apelazioak, eta epaitegien arteko eskumen kontuak ezagutzen ditu.

Bere eskumen eta funtzio ikaragarriengatik Espainian existitzen diren Auzi gelen artean handiena da. Zerbitzu aktiboko berrogeita hamabost magistratuz osatuta dago, hamar sailetan bananduta eta General Castaños 1 zenbakiko kalean kokatzen da.

Iruñako Justizia Jauregian kokatzen da (5. solairuan)

 

Lan-Arloko Sala

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan-arloko Sala, langileen eta enpresarien interesak eragiten dituzten lan-arloko epaitegiek baino maila handiagoa duten prozesuetaz arduratzen da. Bere eskumenen artean ere langileak eragiten dituzten lan gaietan edo gertakari konkurtsaletan Lan-arloko epaitegiek eta merkataritza-arloko epaitegiek emandako ebazpenen aurkako errekurtsoak aurkitzen dira, hala nola lurraldeko lan-arloko epaitegien arteko eskumen kontuak.

Iruñako Justizia Jauregian kokatzen da (6. solairuan)

 

Gobernu Sala

Gobernu Sala lurraldeko epaitegi eta auzitegien barne gobernuko organoa da. Bere lehen helburua, Autonomia Erkidegoko epaitegi eta auzitegien eguneroko funtzionamenduaren antolaketa da.

Gobernu Sala  hamar kidek osatzen dute eta ordezkaritza izaera du zeren eta hauetako erdia Autonomia Erkidegoko epaile eta magistratuek demokratikoki hautatzen dituzte.

Gobernu Salako lehendakaria Justizia Auzitegi Nagusiko lehendakaria da. Lehendakariaz gain, berezko kideak dira Administrazioarekiko Auzien Salako eta Lan-arloko Salako lehendakariak, Iruñako Probintzia Auzitegiko lehendakaria eta Gobernu Salako idazkaria.