Probintzia Auzitegiak

Probintzia Auzitegiak probintzia bat barne hartzen duten justizia auzitegiak dira eta dagokien probintziako hiriburuan izaten dute egoitza. Ordena jurisdikzional zibilean eta zigor-arlokoan eskumena duten organo elkargokideak dira.

Probintzia Auzitegiak probintziako pertsona bakarreko organoek hartutako erabakien kontra formulatzen diren apelazio errekurtsoez arduratzen dira. Zigor-arloan, larritasun handiagoko zigorrak dituzten delituen prozedurez arduratzen dira (Zigor-arloko Epaitegien eskumenetik kanpo geratzen diren horiez). Probintzia Auzitegiko magistratu batek, banaketa ordenari jarraituz aukeratzen denak, betetzen du zinpeko epaimahaiko presidente kargua.

Zeintzuk dira Epaimahaiko Auzitegiak ikusten dituen delituak?
Epaimahaiko Auzitegiaren Lege Organikoaren arabera bere eskuduntzak dira:

  • pertsonen aurkako delituak
  • funtzionario publikoek egindako delituak haien karguaren jardutean zehar.
  • ohorearen aurkako delituak
  • askatasun eta segurtasunaren aurkako delituak

Ze baldintza dira beharrezko epaimahai popular baten kide izateko?

  • Espainiarra eta adin nagusikoa izatea
  • irakurtzen eta idazten jakitea
  • eskubide politikoen jardute osoan egotea
  • izendapenaren momentuan delitua gertatu den probintziako udalerriko bizilaguna izatea
  • epaimahaikidearen funtzioa betetzeko fisikoki, psikikoki edo zentzumen aldetik ezindua ez izatea

Nola gera naiteke epaimahaikide izatetik salbuetsia?
Epaimahaikide bezala ez jarduteko aitzaki baliodunak ondorengoak dira:

  • 65 urte baino zaharragoa izatea
  • aurreko 4 urteen barruan epaimahaikide funtzioak egin izatea
  • karga familiarren arrazoiagatik trastorno larriak
  • ordezkatua izatearen arrazoiagatik kalte garrantzitsuak sufrituko lituzkeen garrantzizko interes orokorreko lanbide bat edukitzea
  • atzerrian bizitzea
  • zerbitzuko inguruabarrak aldi berean gertatzen badira aktiboan dagoen militar profesionala izatea
  • pertsonal, profesional, karguzko eta ahaidetasunezko inguruabarren arabera bateraezintasuneko beste arrazoi batzuk.

Epaimahaikide izatearen betebeharraren betetzea herritarrentzat karga ekonomiko bat ez izatea nahi du legeak. Honegatik da epaimahaiak bere funtzioa betetzen duen bitartean jarduera honetan zehar sortutako gastuengatik ordainketa bat eta indemnizazio bat jasotzeko eskubidea daukala. Ordainketaren era eta zenbatekoa arautegi batek ezarrita geratzen dira. Epaimahaikidearen funtzioa izaera publiko eta pertsonaleko aitzakia gabeko betebehar baten betetzea bezala kontsideratzen da.