Nola funtzionatzen du Kanarietako JANk

Kanarietako Justizia Auzitegi Nagusia autonomia erkidegoan Botere Judizialaren adierazpenik handiena da. 1989ko maiatzak 23an, egitura judiziala osatzen duen organo bezala eratu zen. Justizia Auzitegi Nagusiak Botere Judizialaren Lege Organikoaren 26. artikuluak aurre ikusten duen plantatik sortzen da.

Hiru Justizia Salak osatzen dute:

  • Arlo Zibileko eta Zigor-arloko Sala
  • Administrazioarekiko auzieen Sala,
  • Lan-arloko Sala

Zibileko eta Zigor-Arloko Sala

Kanarietako Justiziaren Auzitegi Nagusiaren Penal eta Zibilaren Auzi gelak pertsona zehatz batzuen kontrako auzi penalak ezagutzen ditu, pertsona hauek beraien karguagatik forupekoak kontsideratzen direlarik, adibidez, Autonomia Erkidego madrildarraren goi mailako ordezkariak. Aldi berean, auzi gela honek ere Ministerio Fiskalaren, magistratu eta epaileen kontra beraien karguen jardueran eginiko delitu edo hutsegiteengatik irekita dauden auzien izapidetzea eta epaia ezagutzen ditu, beti ere eskuduntza hau Auzitegi Gorenari ez dagokionean.

Gainera, Kanarietako Auzitegiko Epaimahaiaren Salak emandako epaien aurkako apelazio-errekurtsoak ezagutzen ditu (oraingoz soilik epaimahaia duten auzitan) eta lurraldean egoitza duten baina beste goi-organo arrunt bat ez duten organo jurisdikzionalen arteko eskumenari buruzko gaiak ere ezagutzen ditu.

Zibileko eta Zigor-aroko Salaren burua Kanarietako Justizia Auzitegi Nagusiko presidentea da. Sala honen osaketan parte hartzen dute hiru magistratuk ere: euretako bat Botere Judizialeko Kontseilu Orokorrak izendatzen du aitorturiko ospea duten legelariek osatutako eta Kanarietako Legebiltzarrak aurkezturiko hirukotearen artetik. Bere izendapenaren ostean, aukeratutako hautagaia Karrera Judizialeko kidetzat hartzen da ondorio guztietarako.

Sala hau Las Palmaseko Probintzia Auzitegiaren egoitza berean kokatzen da, Vegueta auzoan, San Agustin Plazako 6. zenbakian hain zuzen.

Administrazioarekiko Auzietako Sala

Auziaren Auzi gela Kanarietako eskualdean administrazio publikoen organo ikuskatzailea da. Erakunde lokal eta autonomikoen egiteen inguruko baliabideak, Auziaren epaitegien ebazpenen aurka sustatutako apelazioak, eta epaitegien arteko eskumen kontuak ezagutzen ditu.

Sala bi daude, eta horietako bakoitzak sail bina ditu Kanarietako bi hiriburuetan. Las Palmasen dagoen Sala San Agustin Plazako 6. zenbakian kokatzen da eta Tenerifeko Santa Cruzeko Sala, aldiz, San Francisco Plazako 15. zenbakian.


Lan-Arloko Sala

Kanarietako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan-arloko Sala, langileen eta enpresarien interesak eragiten dituzten lan-arloko epaitegiek baino maila handiagoa duten prozesuetaz arduratzen da. Bere eskumenen artean ere langileak eragiten dituzten lan gaietan edo gertakari konkurtsaletan Lan-arloko epaitegiek eta merkataritza-arloko epaitegiek emandako ebazpenen aurkako errekurtsoak aurkitzen dira, hala nola lurraldeko lan-arloko epaitegien arteko eskumen kontuak.

Kanarietako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan-arloko Sala bi daude, hiriburu autonomo bakoitzean bat: Las Palmasen bata eta Tenerifeko S. C.en bestea.  Bi presidentek eta bi sala horietan banatutako zortzi magistratuk osatzen dituzte aipaturiko salok.

Las Palmasekoak San Agustin Plazako 6. zenbakian du kokalekua eta Tenerifeko S. C.ekoak San Francisco Plazako 15. zenbakian.

Gobernu Sala lurraldeko

Gobernu Sala lurraldeko epaitegi eta auzitegien barne gobernuko organoa da. Bere lehen helburua, Autonomia Erkidegoko epaitegi eta auzitegien eguneroko funtzionamenduaren antolaketa da.

14 kidek osatzen dute Gobernu Sala eta ordezkaritza izaera du, Komunitate Autonomoko epaile eta magistratuek demokratikoki aukeratzen baitituzte hamalau kideetatik zazpi.

Gobernu Salako presidentea Kanarietako Justizia Auzitegi Nagusiko presidentea da. Berezko kideak dira gainera, honetaz gain, Administrazioarekiko Auzieen Salako lehendakaria eta Lan-arloko Salako lehendakaria, Probintzia Auzitegiko lehendakaria, Madril hiriko Epaile Dekanoa eta Gobernu Salako idazkaria.

Gobernu Salak, bere ardurapean dauden epaitegi eta auzitegien funtzionamendua antolatzeko eskumen zabalak ditu eta funtzio hauen artean ondoren aipatzen diren hauek aurkitzen dira:

  • Aipatautako organo judizial hauen epaile eta magistratu titularren plaza edo lanpostuak egoki beteak egotea egiaztatzea.
  • Justizia administrazioari buruz herritarrek mahaigaineratzen dituzten kexak aztertu.
  • Prozesu judizialetan parte hartzen dutenei, epaileek inposatzen dizkieten zigorrak berrikusi.
  • Lehendakariari ikuskatze bisitaldiak proposatu.
  • Beste administrazio publikoekin harreman instituzionalak mantendu, Justizia administrazioaren funtzionamendua hobetzeko asmoz.
  • Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendutako ikerketak eta proposamenak egin.
  • Magistratu eta epaileekiko diziplina eskumenak gauzatzea.


Gobernu Sala Casa Regental deritzon XVI. mendeko jauregitxo ezagunean biltzen da. Garai batean eraikin honetan bizi zen Kanarietako Auzitegi Errealeko gobernatzailea edo presidente-gobernatzailea. Kanarietako Auzitegi Erreala Artxipelagoko auzitegi gorena zen, 1526an Karlos V.aren aginduz sortua.