Dekanotzak

Epaile Dekanoa pertsona bakarreko organo bat baino gehiago dauden herrietan dagoen figura bat da. Guardia zerbitzuko funtzionamendu egokia ziurtatzea, Epaileen Juntak deitzea, bulego judizialen erabilera zuzena zaintzea edo aferen banaketa bezalako gaietan Epaitegi desberdinen organizazio funtzioak bere gain hartzen dituen primus inter pares  bat da.

Epaile Dekanoa eskalafoiaren buru den Epaitegiko titularra da. Hala ere hamar epaitegi edo gehiago dituzten herrietan Dekanoa bere beste lankideek aukeratzen dute.