Zer da Gobernu Sala?

Murtziako Eskualdeko epaitegi eta auzitegien barne-gobernuko organorik handiena da.

Organo honen buru den Justizia Auzitegi Nagusiko lehendakiak, MEJANeko Salen Lehendakariek, Probintzia Auzitegiko Lehendakariak eta Autonomia Erkidegoan beraien zerbitzuak ematen dituzten karrera judizialeko kideek aukeratutako Magistratu eta Epaile kopuru berdin batek osatzen dute. Sala honetako parte da baita MEJANeko Gogernuko Idazkaria ere.

Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Sala, gutxienez ere, hilean bitan bilduko da, ebazteko gairik ez balego salbu, eta horrez gain, Justizia Administrazioaren interesekoak diren premiazko gaiak dauden guztietan, Justizia Auzitegi Nagusiko Lehendakariak beharrezkotzat jotzen duenean, kideen heren batek hala eskatzen duenean proposamen arrazoitu bidez eta ebatzi edo erabaki behar den gaia adieraziz, edo Gobernu Idazkariak hala eskatzen duenean bere mendeko bulego judizialei edo Idazkari Judizialei eragiten dieten gaiak jorratzeko xedearekin. Deialdia Lehendakariak egingo du, jorratu beharreko gaiak adieraziz.