Zigor arloko bitartekotza

Bitartekotza Penalean, biktima eta arau-hauslea, elkarrizketa prozesu baten eta ezkutuko komunikazio baten bidez, zeina bitarteko inpartzial batengatik zuzendu eta gidatua dagoen, delitutik eratorritako gatazkaren ebazpenean parte hartzeko gaitasuna onartzen dira.

Gauzatutako kaltearen ordaina eta eragindako ondorioen onarpena ahalbideratzen dira, arau-haulean ardura pertsonala erreztuz eta biktima entzuna izatea eta ordaindua izatea ahalbideratuz.

Helduen legedi penalean bitartekotza jasotzen ez bada ere, martxoaren 15ko Europar Batasunaren Kontseiluaren Erabaki Esparruak (2001/220/JAI), prozesu penalean biktimaren estatutuari buruzkoak ondorengoa ezartzen du: “Kide diren Estatuak kausa penaletan bitartekotza sustatzen saiatuko dira […]. Bitartekotza bidez biktima eta erruztatuaren artean egin diren akordio guztiak kontutan hartzeko esfortzua egingo dute […]. Kide diren Estatuek ezarritakoa betetzeko beharrezkoak diren xedapen legalak indarrean jarriko dituzte, beranduenean 2006ko martxoaren 22an (10 eta 17 art.ak). 

ZE HELBURU DAUZKA BITARTEKOTZAK PROZESU PENALEAN?

  • Biktimari delituarengatik sortutako kaltea gutxitzearen edo ordaina ematearen bidez babes eraginkorra ziurtatzea. Biktima existitzen ez bada, ordainak izaera sinbolikoa eduki dezake komunitate sozialaren aurrean.
  • Arau-hauslea bere arau-haustearen ondorioen erantzule egitea.
  • Zigorra arindu dezake.
  • Bere bizitza normalizatzeko baliabideak ezartzea.
  • Komunitatean elkarbizitza eta elkarrizketa berrezartzea.
  • Gizarte zibilari protagonismoa bueltatzea.
  • Gatazkaren arrazoi errealak eta ondorioak ezagutzea, biktima eta arauhauslearen beharrizan pertsonalak asetzeko formula egokiena bilatuz. 

NOLA PARTE HARTU DAITEKE BITARTEKOTZA PENALAREN PROIEKTUAN?

Proiektuan parte hartzera interesatuta dauden organo judizialek beraien barneratzearen aurretik ondorengoak beharko dituzte:

  • Organo judizial batek proiektuan parte hartzeko lankidetza instituzionalarekin kontatu beharko du –Autonomia Erkidegoak, Udaletxeak, Abokatuen Elkargoak…-, honek aurrekontuen aldetik bitartekotza profesional talde akreditatu batekin kontatzea ahalbideratuko diolarik, baita bilkurak gauzatzeko leku egoki bat edukitzea ere.
  • Proiektuan parte hartzeko Fiskaltzaren akordio eta interesarekin kontatzea.
  • Proiektuan parte hartzeko bere borondatea Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari komunikatzea, Jarduera Judizialaren Planifikazio eta Analisi Zerbitzuaren bidez.