Bake Epaitegiak

Bake Epaitegiak lego epaileek daramatzate, hau da, karrera judizialekoak ez diren pertsonak, Espainian existitzen diren beste organo judizialak ez bezala.

Lehen Instantzia eta Instrukzioko Epaitegia existitzen ez den udalerrietan kokatutako pertsona bakarreko organoak dira. Bai orden zibileko bai orden penaleko garrantzi txikiko eskuduntzak hartzen dituzte.

Era berdinean kooperazio judizialari buruzko gaian zerbitzu garrantzitsu bat eskaintzen dute beste organo judizialen komunikazioa Bake Epaitegiak bere egoitza duen udalerrietako hiritar egoiliarrekin errazterakoan.

Baldintza legalak betez honela eskatzen duten pertsonen artean, Udaletxeko Osoko Bilkuraren gehiengo absolutuak aukeratzen ditu bake epaileak. Justizia Auzitegi Goreneko Gobernu Aretoak izendatzen ditu lau urteko denbora tarte batez. Lehen Instantzia eta Instrukzioko Epailearen aurrean zin egiten dute. Karrerako Epaileen arrazoi berdinengatik kargua uzten dute aplikaziozkoak zaizkienean.