Kanarietako Justizia Auzitegi Nagusiaren historia

Kanariar Komunitateko Justizia Auzitegi Nagusiaren jatorri zuzena 1812ko Konstituzioarekin batera sorturiko Lurralde Auzitegietan aurki daiteke. Izan ere, aipaturiko konstituzioaren testua da arkitektura juridiko espainiarraren oinarria.. Cádizeko Gorteetatik sortu zen Karta Magnak Lurralde Auzitegiei hauen eraginpean zegoen lurraldearen zibileko eta zigor-arloko auzien eskumena eman zien.

Lehen aldiz, epaileek independentziaz lan egin zezaten beharrezko oinarriak finkatu ziren. Epaileen funtzio esklusiboa, epaitzea eta epaitutakoa betetzea zen eta bai Gorteei baita Erregeari ere funtzio jurisdikzionalen jardutea galerazten zitzaizkien, hala nola artxibatu gabeko auziak edo amaitutako epaiketak zabaltzeko ahalmena.

1835. urterarte itxaron beharra egon zen Auzitegien Ordenantzek argia ikusi zuten arte. Funtsezko dokumentu batzuk izan ziren Auzitegiak, eskumen jurisdikzional ezberdinak zituzten hiru Sala ezberdinetan banatu zituztenak: arlo Zibileko bi Sala eta Zigor-arloko Sala bat.

Antolaketa judizial hau, 1870. urteko Botere Judizialaren Lege Organikoagatik errespetatua izan zen eta, funtsean, oraindik mantentzen da, denboraren igarotzeagatik eta gizartearen eboluzioagatik barne sartzen joan diren jurisdikzioen salbuespenaz.

Justizia Auzitegi Nagusiak, gaur egun duten lurralde  osaketa eta mugapenarekin, 1985eko Botere Judizialeko Lege Organikoaren 26. artikuluan sortutako plantatik sortzen dira. Hauek, 1989ko maiatzak 23an eratu ziren. Atzean geratu ziren beraz aintzinako Lurralde Auzitegiak, horrela, mapa autonomikoa barne hartzen zuen, 1978ko Konstituzioaren eskakizunetara egokitua zegoen eredu judizial bati bidea emanez. Justizia Auzitegi Nagusiak autonomia erkidegoaren izena hartzen du.

Gaur egun, Kanarietako Justizia Auzitegi Nagusia bost Salatan banatzen da, ordena jurisdikzional ezberdinen arabera: Zibileko eta Zigor-arloko bat, Lan-arloko sala bi eta Administrazioarekiko auzietako sala bi. Komunitate Autonomoko azken instantzia da eta, beraz, bertan amaitzen dira komunitatean abiarazitako prozesu guztiak, Auzitegi Gorenak gordetzen duen eskumenari kalterik egin barik.