Extremadurako JANren historia

Extremadurako Justizia Auzitegi Gorena, Caceresen egoitza daukana, 1989garren urteko maiatzak 23an sartu zen funtzionamenduan, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Osoko Bilkuraren Akordioak seinalatutako data bere osaerarako eta Mugaketa eta Planta Judizialaren Legean ezarrita zetorrenaren betearaztean.
Egun horretan bere kide guztiek kargua hartu zuten eta Zibil eta Penalari, Administrazioarekiko Auziei eta Sozialari buruzko Aretoei emandako eskuduntza hasi zen.

Honen hasieraren berehalako aurrekari bezala, Lurraldeko Entzutegia existitzen zen, baita ere Caceresen egoitza zeukana.

Gure Erkidegoan Justiziak izan duen garrantzia eta transzendentzia ezagutzeko, beharrezkoa da historian atzera egitea eta ez dago ezer hobeagorik gertakariak bizi izan zituztenei narratzen uztea baino.

1790garren urteko maiatzako Berrespen Pragmatikoak “Caceresen egoitza duen Errege Entzutegia” sortua, Artxibategi Historikoan dokumentatuta dagoen Irekiera zeremoniaren xehetasunezko deskribapenak bere momentuan izan zuen oihartzun sozialaren ideia bat ematen digu.  

José Francisco de la Peñaren “Extremadurako Errege Entzutegiaren Irekieraren Diligentzia Oharra”ren paragrafo ospetsu batzuk transkribatzen ditugu hemen:
«Mila zazpiehun eta laurogei eta hamaikagarren urteko apirilak hogeita zazpian Extremadurako Errege Entzutegiaren irekiera funtzioa egin zen Cacereseko herri honetan, zeinetan S.M..ek (Jaungoikoak gorde dezala) urte honetako otsailak hogeiko Errege Zedulan onartutako Zeremoniala ikusi baitzen, bere ordena funtsean hemen adierazten den bezala dena, hau da: » Arias Antonio Mon y Velarde jauna, Juan Josef de Alfranca y Castelote jauna, Franco Xavier de Contreras jauna, Juan Antonio de Ynguanzo jauna, lehenengoa Gobernatzailea,eta beste hiruak epaileak, Melchor Vasadre jauna, Joseph Antonio Palacio jauna, Agustín Cubeles y Roda jauna, Pedro Bernardo de Sancho Yerto jauna, Krimenaren Alkateak, eta Concepcioneko Kondea, Zibil eta Kriminalari24  buruzko fiskala, herri honen harresiz kanpoko San Franciscoko Komentuan goizeko hamar eta erdietako orduan (euria egitez geratu zenean) bakoitza bere kabuz ailegatu zelarik…

»Aipatutako komentuan tapiz eta aulki dezenteekin adornatu zen Areto espaziotsu bat, zeinaren trastelekuan Gobernatzailea eta Ministroak jarri baitziren, eta seinalatutako orduan, Udaletxeko eskribauen aurreko mandatuaren bitartez, hau sartu zen Aretoan, Akordioko Idazkariak hartu zuena herri honetako Jaunez lagunduta, espresuki funtzio honetarako gonbidatuak izan zirenak, hauek eta Udaletxeko Indibiduoek galako soinekoak ekarriz eta Auzitegiari men egitea eginda, zutik jarri zena ekintza honetarako, denbora tarte labur batez eseri egin ziren, karrozen, kotxeen eta jarraigoko pertsonen orden zuzenarentzat beharrezkoa zena mendekoek prestatzen zuten bitartean, adieraziko den eran. Eta komentuko Atezaindegiko Atera jaitsita Probintziako Aita txit Agurgarriaz lagunduta, berez bertan aurkitzen dena, Aita Zaindaria eta Komunitatea, haien kotxeak hartzen joan ziren Jaunak, Udaletxea eta Auzitegiko beste jaunak, zeintzuen terminoetan eta oso pasu motzean Herri honetarako norabidea hartu baitzen, Camino Llanotik San Juaneko Parrokiara esaten dioten lekutik, Calle de Pintores, Plaza, Calle de Zapatería Baja, Entzutegiko Etxeetara ailegatu arte, solemnitate guztiarekin exekutatua izanda, pausa eta zentzutasuna, Herri honetako bizilagunek poztasun berezi bat adieraziz, parte batean erakutsi zutena Karrerako leiho eta balkoietan oihal zintzilikari dezenteak ipini izanagatik. 

Jarraian egileak segizioak jarraitu behar zuen ordena, Errege Entzutegiaren egoitzara etorrera eta pertsonai bakoitzak okupatzen duen lekua deskribatzen ditu xehetasunez. Eta jarraitzen du:

»Aipatutako Zibil eta Akordio Aretoan sartuta egonda, Gobernatzaile eta Ministro Jaunek zegozkien eserlekuak okupatu zituzten, eta baita ere haienak okupatu zituzten Abokatuek, Kontalariek, Akordio eta Kamarako Eskribauek, eta Prokuradoreek, zeintzuen eta barandatik kanpo Aretoan lekua zeukaten Jaun eta beste eliz pertsona eta pertsona sekularren presentzian, Gobernatzaile jaunaren aginduz nik, Akordioko Idazkariak, ahots ulergarriarekin irakurri nuen Errege Berrespen Pragmatikoa, zein legearen indarrarekin gure Erreinatzen duen Monarka  Augusto Katolikoak (Jaungoikoak gorde dezala) aintzat hartu zuen mila zazpiehun eta laurogeita hamargarren urteko maiatzak hogeita hamarrean, zeinengatik Errege Entzutegi hau ezartzeko lana hartu baitzen eta hau da era inpresoan Espediente honi batuko zaiona, diligentzia honen ondoren; eta jarraian Gobernatzaile Jaunak inaugurazio Errezu bat esan zuen, eguneko funtzioak eskatzen zuen bezala.  

»Honen ondoren eta era jarraian, Errege Entzutegi honen erregimen eta gobernu onari buruzko atal batzuk landu ziren, hau dena amaitutzat emanez arratsaldeko ordu bietan.
»Herriko Andere, Jaun eta kanpotarrei Auzitegiaren instalazioa ikusi eta begiratzeko poztasuna ez kentzeko, hasiera batean Akordio Idazkaritzarako prestatuta dagoen piezan eserleku batzuk alturan egotea ezarri zen, zeinetik funtzioa disfrutatu baitzuten Auzitegi Aretoaren parean egoteagatik.

»Egun honen gauean Gobernatzaile Jaunak bere etxean konbidatuta izan zituen Ministro Jaunak, Togadunak, Udaletxeko Indibiduoak, Jaunak, hauen Emazteak eta Familiak, eliz Bikarioa, herri honetako Apaiz Parrokoak, hauen Komunitateetako Prelatuak, Erregularrak eta dotoretasunezko beste pertsona batzuk, zeintzuei freskagarri ugari bat zerbitzatu baitzitzaien, eta apaizak eta Prelatu Erregularrak joan zirenean, Gobernatzaile Jaunak xede horretarako aieruz esan zion Cabildo Entzutetsuak ireki zuen Plasenciako Katedralaren musikarekin gau jai garrantzitsu baten dibertimendua egon zen, eta jasota gera dadin eta aurrerantzean honen berri egon dadin, aginduta dagoen bezala, egiaztatzen dudanaren oharra ipintzen dut»

Errege Entzutegiaren sorreratik (1791), 1834garren urtetik aurrera Lurraldeko Entzutegia izendatutakoa, Extremadurako Justizia Auzitegi Gorenaren osaera arte 1989garren urtean, ia bi mende igaro ziren. 1991garren urtean Bigarren Mendeurrenaren oroitzapena egin zen.