Nola funtzionatzen du EAEko JANk

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak komunitate autonomoaren lurraldearen mugen barruan gauzatzen du bere jurisdikzioa. 1989ko maiatzaren 23an sortu zen.

Hiru Justizia Salak osatzen dute:

  • Zibileko eta Zigor-arloko Sala
  • Administrazioarekiko auzietako Sala
  • Lan-arloko Sala

 

Zibileko Eta Zigor-Arloko Sala

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Zibileko eta Zigor-arloko Sala bost magistratuk osatzen dute, eta honako auzi hauetaz arduratzen da:

 

Zibileko Sala bezala:

  • Komunitate autonomoan egoitza duen ordena zibileko organo jurisdikzionalen ebazpenen kontra legeak ezarritako kasazio errekurtsoez, betiere zuzenbide zibileko, foru zuzenbideko edo komunitateak berezko duen zuzenbide bereziko arauak haustean oinarritzen diren errekurtsoez, eta betiere dagokion Komunitate Autonomoak eskuduntza hori aurreikusten duenean.
  • Komunitate Autonomoan egoitza duten ordena zibileko organo jurisdikzionalek zuzenbide zibileko, foru zuzenbideko edo komunitateak berezko duen zuzenbide bereziko gaien inguruan emandako epaien kontra legeak ezarritako berrikusteko errekurtso bereziez, baldin eta dagokion Autonomia Estatutuak esleipen hori aurreikusten badu.
  • Instantzia bakarrean, erantzukizun zibileko demandez, dagozkien karguak betez komunitate autonomoko Gobernu Kontseiluaren Presidentearen eta kideen aurka buruturiko ekintzengatik eta Asanblada legegileko kideen aurka buruturiko ekintzengatik, esleipen hori, Autonomia Estatuaren arabera, Auzitegi Gorenari ez dagokionean.
  • Instantzia bakarrean, erantzukizun zibeleko demandez, bere kargua betez Probintzia Auzitegiko edo beste edozein saileko magistratu guztien edo gehienen aurka buruturiko ekintzengatik.
  • Komunitate Autonomoan egoitza duten eta gorengo komunik ez duten ordena zibileko organo jurisdikzionalen arteko eskumen auziez.

 

Zigor-arloko Sala bezala:

  • Forupeko agintariekin (Lehendakaria, Eusko Jaurlaritzako kideak eta Eusko Legebiltzarreko kideak) zerikusia duten kausa penalez arduratzea, Autonomia Estatutuak Justizia Auzitegi Nagusiaren ardurapean uzten dituen kausa penal horietaz hain zuzen.
  • Komunitate Autonomoan duten kargua betez buruturiko delitu edo faltengatik epaileen, magistratuen eta Ministerio Fiskaleko kideen kontrako kausa penalen instrukzioaz eta epaiaz arduratzea, betiere eskuduntza hau Auzitegi Gorenari ez dagokionean.
  • Probintzia Auzitegiek lehenengo instantzian emandako ebazpenen kontrako apelazio errekurtsoez arduratzea, eta baita legeek aurreikusitako gainontzekoez arduratzea ere.
  • Komunitate Autonomoan egoitza duten eta gorengo komunik ez duten ordena penaleko organo jurisdikzionalen arteko eskumen auziez erabakitzea.
  • Era berean, komunitate autonomoko probintzia ezberdinetako Adingabeen Epaitegien arteko eskumen auzien inguruan erabakitzea dagokio.   

Hau ere Pedro Ibarreche z.g. kalean kokatzen da.

 

Administrazioarekiko Auzietako Sala

Administrazioarekiko auzietako Salak ekintza administratiboak eta Komunitate Autonomoko erakundeetatik, Foru Erakundeetatik, Lekuko Erakundeetatik eta Estatuko Administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoan dituen organoetatik sortutako araudiak epaitzeko jurisdikzioa esleitua du. Bigarren instantzian, Administrazioarekiko auzietako epaitegietako ebazpenen kontra jarritako apelazioez arduratzen da.

Halaber, zuzenbide autonomikoaren alorreko kasazio errekurtsoez ere arduratzen da.  

Bederatzi magistratuk osatzen dute (zazpi titular eta bi ordezko), hiru ataletan banatuak.

Hau ere Pedro Ibarreche z.g. kalean kokatzen da.

 

Lan-Arloko Sala

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Lan-arloko Salak lan-arloko auzietarako epaitegien eskumenetatik kanpo geratzen diren langileen eta enpresarien interesei eragiten dioten prozedurak epaitzen ditu. 

Bere eskumenen artean honako hauek ere badaude: Lan-arloko epaitegiek eta Merkataritza-arloko epaitegiek lan arloan edo langileei eragiten dioten lehiaketa auzien inguruan emandako ebazpenen kontrako errekurtsoak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Lan-arloko Sala osatzen dute presidente batek eta hiru atal funtzionaletan (ez-organikoak) banatutako hamar magistratuk, atal bakoitzak 4, 4 eta 3 kide dituelarik, hurrenez hurren.

Aurrekoak bezala, hau ere Pedro Ibarreche z.g. kalean kokatzen da.

 

Gobernu Sala

Justizia Auzitegi Nagusiak Gobernu Sala bat du barne gobernurako funtzioak betetzeko eta Komunitate Autonomoko mugen barruko lurraldean eskumen jurisdikzionala gauzatzen duten epaitegi eta justizia salen eguneroko funtzionamendua bermatzeko.

Gobernu Salahamahiru kidek osatzen dute; horietako sei hautaketa bidez sartzen dira. Beste sei kidek berezko kide izaera dute, betetzen dituzten karguen ondorioz: Justizia Auzitegi Nagusiko eta Zibileko eta Zigor-arloko Salako presidentea; Administrazioarekiko auzietako Salako presidentea; Lan-arloko Salako presidentea, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegietako presidenteak. Halaber, Bilboko Epaile Dekanoa ere Gobernu Salako kidea da.

Gobernu Salako presidentea EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentea da.