Euskal Autonomia Erkidegoan destinoa duten 72. promozioko zazpi epaileek karguen zina egin dute

Ekitaldia asteazken honetan izan da, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren egoitzan, Bilbon, Karrera Judizialaren hirurogeita hamabigarren promozioa osatzen duten 160 profesionalek (119 emakume eta 41 gizon) Bartzelonan idatzagiriak jaso eta astebetera

Egilea
Comunicación Poder Judicial
En la imagen, los siete jueces y juezas acompañados del presidente del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco, Iñaki Subijana, y varios miembros de la Sala de Gobierno del TSJPV
En la imagen, los siete jueces y juezas acompañados del presidente del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco, Iñaki Subijana, y varios miembros de la Sala de Gobierno del TSJPV

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidente Iñaki Subijana buru izan da gaur Euskal Autonomia Erkidegoan destinaturik dauden Karrera Judizialaren 72. promozioko zazpi epaile berrien – lau emakume eta hiru gizon – zin egite edo hitzematearen ekitaldi solemnean.

Ekitaldia asteazken honetan izan da, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren egoitzan, Bilbon, Karrera Judizialaren hirurogeita hamabigarren promozioa osatzen duten 160 profesionalek (119 emakume eta 41 gizon) Bartzelonan idatzagiriak jaso eta astebetera.

Ekitaldia amaitzean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidenteak hitz batzuk zuzendu dizkie epaile berriei, eta nabarmendu du independentzia judizialak garrantzi handia duela pertsonen eskubideak eta interesak hobeto babesteko berme gisa.

Era berean, inpartzialtasunaren, zorroztasunaren eta zuhurtasunaren balioaz, entzutearen ariketaz eta zaurgarrienak Justiziara iritsi ahal izatea bultzatzearen konpromiso aktiboaz hitz egin du, epaileen jardun profesionala gidatu behar duten elementuak diren aldetik.

Orobat, epailetzako profesionalen erabateko zilegitasuna egunero aldarrikatzeko dei egin du, pertsonen eskubideen erabilera eta botere publikoen jardunaren legezkotasunaren kontrola bermatzeari begira, eta epaileen erabakien zentzuari zuzendutako kritikak errespetatzeko, erabaki horiek hartzeko zilegitasuna zalantzan jarri gabe, besteak beste. 

Hauek dira zazpi epaile berrien destinoak: 

Izen-abizenak

Destinoa

Ibai Yerro Arribillaga

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zk.ko Epaitegia

Alejandro Alonso Sebastián

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zk.ko Epaitegia

Cristina Ordóñez del Val

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zk.ko Epaitegia, emakumeen aurkako indarkeriaren arloan eskumenak dituena

Carlos Díaz Armiño

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zk.ko Epaitegia, emakumeen aurkako indarkeriaren arloan eskumenak dituena

María del Carmen Medina Román

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegia, emakumeen aurkako indarkeriaren arloan eskumenak dituena

María Dolores Salgado Luelmo

Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zk.ko Epaitegia, emakumeen aurkako indarkeriaren arloan eskumenak dituena

Beatriz Ledo Languilla

Amurrioko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2k.ko Epaitegia