Ezkontza desegiteko demandak % 11,5 hazi ziren 2023ko hirugarren hiruhilekoan Euskadin

Uztailaren eta irailaren artean, Euskal Autonomia Erkidegoan 33,2 banantze- eta dibortzio-prozesu izan ziren 100.000 biztanleko, Espainiako tasarik txikiena

Egilea
Comunicación Poder Judicial

Ezkontza desegiteko, deuseztatzeko, banatzeko eta dibortziatzeko demandak % 11,5 hazi ziren Euskal Autonomia Erkidegoan 2023ko hirugarren hiruhilekoan, iazko aldi berarekin alderatuta, 738ra iritsi arte.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Estatistika Zerbitzuak bildutako datuen arabera, uztailetik irailera bitartean adostasunik gabeko 10 banantze zenbatu ziren Euskadin, % 100 gehiago; adostasunezkoak, berriz, 23 izan ziren, % 130eko igoerarekin.

Gainera, adostasunik gabeko 246 dibortzio erregistratu ziren, % 8,8 gehiago, eta adostasunezkoak 459 izan ziren, hau da, % 9,5eko igoera 2022ko uztailarekin eta irailarekin alderatuta. Aurtengo hirugarren hiruhilekoan ez zen ezkontzaren deuseztasunik izan, duela urtebete bezala.

Euskadin 100.000 biztanleko aurkeztutako ezkontza desegiteen tasa 33,2koa izan zen, estatuko 40,9ko batez bestekoaren azpitik. 100.000 biztanleko ezkontza desegiteko demanda gehien Kanarietan izan ziren (51,8) eta Uztailetik irailera bitartean, adostutako neurriak aldatzeko 122 prozedura zenbatu ziren Euskadin, % 24,5eko igoerarekin, eta adostu gabeko 215, 2022ko aldi berean baino % 13,7 gutxiago.

EAEko organo judizialek ezkontzaz kanpoko seme-alaben zaintza, jagoletza eta mantenurako elkarrekin adostutako 163 demanda jaso zituzten (% -0,6), eta adostasunik gabeko 240 (% 27).

Espainian, oro har, ezkontza desegiteko 19.608 demanda erregistratu ziren aurtengo hirugarren hiruhilekoan, 2022an baino % 0,5 gehiago.

Estatistika-datu guztiak web-orri honetan kontsulta daitezke:

https:  //www.poderjudicial.es/cgpj/es/Temas/Estadistica-Judicial/Estudios-e-Informes/Demandas-presentadas-de-nulidades--separaciones-y-divorcios/