Bosgarren sala, Militarrekoa

Auzitegi Goreneko Militarreko Salak honako hauek ezagutuko ditu (4/1987 Lege Organikoko 23. art.):

 

1. Auzitegi MilitarZentralaren eta Lurraldeko Auzitegi Militarren aurka Legeak xedatutako kasazio- eta berrikuspen-errekurtsoak.

2. Instantzia bakarrean burututako instrukzio eta auzipetzea diziplina-delitu eta -faltak ez diren prozeduretan, Jurisdikzio Militarraren barne badaude, Kapitain Jeneralen, Armadako Jeneralen, Almirante Jeneralen eta Aireko Jeneralen, Teniente Jeneralen eta Almiranteen aurka, hauen egoera militarra edozein izanda ere, edo Auzitegi Militar Zentraleko kideen, Togadun Fiskalen, Auzitegi Goreneko Sala Militarraren Fiskalen eta Auzitegi Militar Zentraleko Fiskalaren aurka. (Urriaren 14ko 14/2015 Lege Organikoaren 1.4 eta 1.5 azken xedapenak, indarrean 2016ko urtarrilaren 15etik aurrera).

3. Salako Magistratu baten edo biren aurkako edo Auzitegi MilitarZentraleko Justizia Salako bi kide baino gehiagoren aurkako errefusatze-intzidenteak.

4. 30. artikuluak aipaturiko Instrukzioko Magistratuak xedatutako ebazpenen aurkako errekurtsoak, prozedura-legeak xedatutako kasuetan.

5. Defentsa Ministroak ezarri edo aldatutako, edo Auzitegi Militar Zentraleko Gobernu Salak ezarri, berretsi edo aldatutako zigorren aurka jar daitezkeen jurisdikzio-errekurtsoak diziplina militarraren esparruan. (Urriaren 14ko 14/2015 Lege Organikoaren 1.5. azken xedapena, indarrean 2016ko urtarrilaren 15etik aurrera).

6. Funtzio judizial edo fiskalak edo Idazkaritza Errelatorioak betetzen dituzten eta Salakoak ez direnei ezarritako diziplinazko zehapen judizialen aurkako errekurtso jurisdikzionalak.

7. Auzitegi MilitarZentralaren lehen auzialdiko ebazpenen aurka bere lege erregulatzaileak onartzen dituen gatazka jurisdikzional arloko apelazio-errekurtsoak.

8. Estatuaren ondare-erantzukizunaren xederako jurisdikzio militarreko organoen errore-adierazpen asmoak, Botere Judizialaren Lege Organikoko 61.5 artikuluan xedatutakoaren kalterik gabe.