Epaitegiak
Lehen Instantzia eta Instrukzioko Epaitegiak partidu judizial izeneko haien eskuduntzako lurralde barruan bai orden zibilean bai orden penalean funtzio jurisdikzionaletan jarduten duten pertsona bakarreko organoak dira. Partidu judizialaren izenak bere egoitza dagoen udalerritik hartzen du izendapena.
Haien aurrean sor zitezkeen gatazketan hiritarrei lehenengo erantzuna ematen diete orden zibilean.
Delitu arinen Epaiketen judiziamenduaren kargua daukateorden penalean, baita delituen instrukzioa ere, Zigor Epaitegiek epaituko dituztenak edo, bere kasuan, Entzutegi Probintzialek.
Bai partidu judizialen buruan daukaten kokaguneagatik bai kasu gehienetan frogen praktikarako haien bulegoetan interesatuen presentzia beharrezkoa duten eskuduntzengatik hiritarrengandik hurbilen dauden organo judizialak dira.
Merkataritza Arloko Epaitegiak epaitegi espezializatuak dira, jurisdikzio zibilaren barnekoak, legeak egozten dizkien merkataritza-gaiekin lotutako gatazkak ebazteko ardura dutenak, bai eta konkurtso-gaiekin loturikoak ere.
Merkataritza Arloko Epaitegiak eskumena du konkurtso-gaiekin lotutako gai guztiez arduratzeko, epaitegi hauek arautzen dituen Legean xedatutakoari jarraituz eta BJLOaren 85.6 artikuluak xedatutakoa kaltetu gabe (Lehen Auzialdiko Epaitegien eskumena jurisdikzio zibilean enpresaburuak ez diren pertsona naturalen konkurtsoekin loturiko gaiez arduratzeko, epaitegi hauek arautzen dituen Legeak xedatutakoaren arabera) eta, prozeduraren batasuna bermatzeko asmoarekin, baita konkurtsoko alderdien ondarearentzat bereziki garrantzitsuak diren beste arlo batzuetako gaiez arduratzeko ere.
Probintzia hiriburuan daukate bere egoitza eta honengan jurisdikzioa daukate, nahiz eta autonomi erkidego berdin bateko bi edo probintzi gehiagoetara haien jurisdikzioa zabaltzen duten merkataritzari buruzko epaitegiak ezar daitezke.
Merkataritza epaitegiak uztailak 9ko 8/2003 Lege Konkurtsalaren erreformaren ondotik sortu ziren eta 2004garren urteko irailak 1ean hasi ziren funtzionamenduan.
Marka komunitarioari buruzko 1993garren urteko abenduak 20ko Europar Batasuneko Kontseiluaren 40/94 eta marrazki eta modelo komunitarioei buruzko 2001garren urteko abenduak 12ko Europar Batasuneko Kontseiluaren 6/2002 Arautegietan aurreikusitakoaren babesean sustatzen diren auzi guztiak, lehen instantzian eta era esklusiboan, ezagutzeko eskuduntza daukate gainera Alikanteko merkataritzari buruzko epaitegiek. Konpetentzia honen jardutean aipatutako Epaitegiek lurralde nazional osora zabalduko dute haien jurisdikzioa, eta efektu hauetan bakarrik Marka Komunitarioko Epaitegiak izendatuak izango dira.
Probintzia bakoitzean, egoitza hiriburuan egongo delarik, Zigor Arloko Epaitegi bat edo gehiago egongo dira. Zigor Arloko Epaitegien jurisdikzioak barne har dezake probintzia bereko barruti bat edo gehiago, mugaketa eta ezarpen judizialaren inguruko legeek xedatutakoaren arabera, eta lege horietan ezarriko da egoitza zein hiritan egongo den. Zigor Arloko Epaitegien izenean egoitza dagoen udalerriaren izena agertuko da (BJLOaren 89 bis artikulua).
Zigor Arloko Epaitegiek eskumena izango dute Legearen arabera gehienez ere bost urteko zigor askatasun-gabetzailea edo isun-zigorra, zenbatekoa edozein izanda ere, dagokien delituekin lotutako auziak entzuteko eta ebazteko, edo bestelako auziak, bakarka, elkarrekin edo txandaka, betiere auzien iraupena hamar urtetik beherakoa bada, eta baita delitu arinen auziak entzun eta ebazteko ere, intzidentalak izan ala ez, delitu horien autoreei edo beste pertsona batzuei lepora dakizkiekeenak, delitu arinaren gauzatzea edo froga aurrekoekin lotuta dagoenean (Prozedura Kriminalaren 14.3 artikulua).
Emakumearen aurkako Indarkeriaren Epaitegiek bideratutako gaien izapidetzea errazteko xedearekin, eta momentu bakoitzean dauden auzi kopurua kontuan hartuta, probintzia bakoitzean honelako Epaitegi bat edo gehiago espezializatu beharko dira, BJLOaren 98. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Halaber, Zigor Arloko Epaitegiei dagozkie Instrukzioko Epaitegiek delitu larrien edo ez hain larrien auzietan emandako epaien exekuzioa, Europar Batasuneko beste Estatuetako eskumenak dituzten agintariek igorritako diru-zigorrak ezartzen dituzten ebazpenak jasotzea eta exekutatzea, zigor horiek Espainian bete behar direnean, eta beren eskumenen barne dauden delituen konfiskazio autonomoen prozedurak.
Epaitegi hauek 2005garren urteko ekainaren 29an hasi ziren funtzionamenduan. Genero Indarkeriaren kontrako 1/2004 Lege Organikoak emakumeari buruzko indarkerian espezializatutako organo judizialen sorrera onartu zuen. Emakumeari buruzko Indarkeriaren Epaitegiek lege honek adierazten dituen afera, prozedura eta errekurtsoak tramitatzen dituzte.
Biktima guztiei erantzun judizial espezializatu bat bermatzeko epaitegi hauei berezkoak zaizkien eskuduntzak hartzen dituen organo judizial bat gutxienez partidu judizial bakoitzean existitzea adierazten du Genero Indarkeriaren kontrako Lege integralak.
Mota honetako Epaitegien esparrua eta eskumenak BJLOaren 87 bis eta 87 ter artikuluetan arautzen dira
Espetxe Zaintzako Epaitegiak, hiriburuan egoitza daukana, probintzia osoan dauka eskuduntza. Bere oinarrizko betebeharra espetxe jarduera fiskalizatzea eta barnekoen eskubideak ziurtatzea da.
Hain zuzen ere askatasuna kentzen duten zigorren exekuzioen eta segurtasun neurrien gaietako funtzioak lantzen dituzte eta espetxeetan barnekoen eskubide eta onurak babestu.
Orden jurisdikzional honen beste organo batzuei emanda ez dauden lehen eta instantzia bakar bezalako lan eta gizarte segurantza gaietako prozesuak ezagutzen dituzte epaitegi Sozialek. Probintzian jarduten dute nahiz eta legeak horrela ezartzen badu probintzia berdineko partidu judizial batez edo gehiagoz ardura daitezke.
Presoen eskubideak babesten dituzte haien sartze denboran, askatasun kentzearen zigorren betearaztea kontrolatzen dute, eta espetxe zentroetako barnekoei buruzko guztia ebazten dute. Bere ebazpenak Espetxe Zentroa kokatuta dagoen Entzutegi Probintzialari apelatzen ahal zaizkio.
Askatasuna kentzen duten zigorren exekuzioa, segurtasun neurriak, espetxe eraikinen barruan barnekoen eskubide eta onuren babesa, baita espetxe legeak adierazten dituen beste batzuk ere bere baitan hartzen dituzte espetxe zaintzako epaitegien funtzioek. Lurralde eremua probintzia bat edo gehiagoena da eta probintziaren hiriburuan daukate bere egoitza.
Hamalau urte baino zaharragoak eta hemezortzi baino gazteagoak diren pertsonek egindako delitu edo faltak ezagutzen dituzte, eta Adingabekoen Erantzukizun Penala arautzen duen urtarrilak 12ko 5/2000 Lege Organikoaren arabera erantzukizun zibilari buruz ezagutzeko, exekutatzeko eta ebazteko eskudunak dira baita ere. Legeak delitu edo falta bezala tipifikatutako jokaeretan erori diren adingabekoei buruzko legeen arduradunak dira beraz. Dagokion erabakia hartzeko fiskalak bideratutako espedientea jasotzen du ere adingabekoen epaileak. Adingabekoen epaitegiek eskuduntzak dituzte probintzia osoan eta dagozkien hiriburuetan daude.
Epaile hauei dagokie afera hauek ebaztea eta ezartzen zaizkien neurri zuzentzaileak zaintzea, 23 urtetako adinera arte iraun dezakeen zaintza.