Berdintasun Batzordea

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak urtero aukeratuko du, euren Batzordekideen artean, Berdintasun Batzordeko kideak, beti ere emakume eta gizonezkoen arteko presentzia orekatua bermatuz.

Berdintasun Batzordea hiru kidek osatuko dute. Berdintasun Batzordeak kide guztiak beharko ditu lan egiteko. Behin-behinean edo justifikatuta ezin denean kideren bat egon, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko Batzordekide batek ordezkatuko du, lehentasuna emanez sexu berdineko horiei, eta Batzorde Iraunkorrak izendatuko du.

Berdintasun Batzordearen ardura izango da Osoko bilkuraren aholkulari izatea hartu beharreko neurriei buruz Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko esleipenetan emakume eta gizonezkoen artean berdintasun oinarria gordetzeko eta, zehazki, Araudiaren genero-eraginari buruzko aurre-txostenak egiteko ardura izango du, eta karrera judizialean berdintasun parametroak hobetzeko neurriak proposatzea ere bai.

Era berean, Berdintasun Batzordearen lana izango da etxeko eta genero-indarkeriaren erantzun judiziala aztertu eta jarraitzea, Etxeko eta Genero Indarkeriaren aurkako Behatokiaz baliatuz, edo gai hauetan erabili daitekeen beste edozein tresnaz baliatuz (610. Artikulua).

OSAERA:

  • Clara Martínez de Careaga andrea
  • Juan Manuel Fernández Martínez jauna
  • Nuria Díaz Abad andrea