Egoitza elektronikoaren pribatutasun-politika

BJKNk, poderjudicial.es atariaren titularrak, gure webguneko bisitariei buruzko informazioa lortzen eta gordetzen du; honako hau baino ez:

1. Hornitzailearen domeinu-izena (PSI) eta/edo sarerako sarbidea emango duen IP helbidea. Esate baterako, XXX hornitzailearen erabiltzaile bat xxx.es domeinuarekin eta/edo IP helbidearekin bakarrik egongo da identifikatuta. Horrela, gure webgunea maizen bisitatzen duten herrialdeei eta zerbitzariei buruzko estatistikak egin ditzakegu.

2. Webgunera zer datatan eta ordutan sartu den. Horri esker, mugimendu handieneko orduak zein diren ikus dezakegu, eta puntako orduetan pilatze-arazoak saihesteko behar diren doikuntzak egin.

3. Gure webgunearekin lotzen duen estekaren sorburu den Interneteko helbidea. Datu horri esker, gure zerbitzarira jotzen duten banner eta esteken eraginkortasuna ezagut dezakegu, eta emaitzarik onenak ematen dituztenak sustatu.

4. Atal bakoitzak zenbat bisitari dituen egunean. Horrela, arrakasta handieneko atalak zein diren jakin dezakegu, eta edukia areagotu eta hobetu, erabiltzaileek emaitza pozgarriagoa lor dezaten.

Lortutako informazioa erabat anonimoa da, eta inola ere ezin da erabiltzaile jakin eta identifikatu batekin erlazionatu.

Gainera, webgune honek berezko cookieak erabiltzen ditu eta, aurreko kasuan bezalaxe, ez digute datu pertsonalik ematen eta ez dituzte pertsonak identifikatzen. Saioko cookieak eta cookie iraunkorrak erabiltzen ditugu.

  • Saioko cookieek datuak aldi baterako biltzen eta gordetzen dituzte, erabiltzailea webgunea erabiltzen ari den bitartean. Webguneak darabiltzan zenbait zerbitzuk behar bezala funtzionatzeko funtsezkoak dira.
  • Cookie iraunkorren bidez, datuak erabiltzailearen gailuan gordetzen dira denbora jakin baterako. Gure kasuan, bisitarien hizkuntza-lehenespena gordetzeko erabiltzen dira.

www.poderjudicial.es webguneak eskainitako zerbitzu jakin batzuek, adierazitako pribatutasun-politikaz bestelako baldintza bereziak dituztenek, argi eta garbi adieraziko dute datu pertsonalak nola erabiliko diren.