Ignacio José Subijana: “Biktimei eragindako kalte bidegabea konpontzeko ereduen alde egin behar du Justiziak”

Egilea
Comunicación Poder Judicial
El presidente del TSJPV, Ignacio José Subijana, acompañado del anterior presidente, Juan Luis Ibarra, el presidente del TS y del CGPJ, Carlos Lesmes, y la Sala de Gobierno del alto tribunal vasco
El presidente del TSJPV, Ignacio José Subijana, acompañado del anterior presidente, Juan Luis Ibarra, el presidente del TS y del CGPJ, Carlos Lesmes, y la Sala de Gobierno del alto tribunal vasco

Gaur Bilbon egin den ekitaldian, Carlos Lesmes Auzitegi Goreneko eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidentearen lehendakaritzapean, Ignacio Jose Subijanak Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidente kargua hartu du eta egun Justiziak dituen erronkei aurre egiteko bere proiektua aurkeztu. Hauek dira bere proiektuaren bederatzi zutabeak: justizia eraginkorra pertsonen eskubideen bermatzaile gisa, genero-diskriminazioaren aurrean babesten duena, pertsona ahulenen eskura dagoena, biktimei eragindako kalte bidegabea konpontzeko ereduen alde egiten duena, belaunaldien arteko garapenarekiko sentikorra dena, gizarte elebidun batean komunikatzen duena eta komunikatzen dena, gizartearen eraldaketa digitalera irekia dena, hezkuntza-sistemarekin lankidetzan aritzen dena hiritartasunaren estatutuari lotutako erronkei aurre egiteko eta gizartearekin bat egiten duena.

Justizia pertsonen eskubideen bermatzaile izateari dagokionez, Subijana presidenteak azpimarratu du Covid-19ren pandemiak sortutako egoera sozioekonomiko eta sanitarioa agerian uzten ari dela justizia-sistemak askatasunaren eta osasunaren artean dauden gatazken konponbidean duen garrantzia, eta auzitegiei argudio-zehaztasun handiko zeregina eskatzen diela hartzen den erabakia justifikatzen duten irizpideen azalpenean. Ponderazio judizio horrek – adierazi zuen – kasu bakoitzean balio nagusia zein den mugatzera behartzen du, bai eta zehaztera ere zenbateraino sakrifika daitekeen garrantzia txikieneko balioa garrantzi handiena duen balioa asebetetzeko.

Genero-diskriminazioaren aurrean, Subijana jaunak nabarmendu zuen justiziak, besteak beste, biktimei prozesuan dituzten eskubideen informazioa hobetzea sustatu behar duela, bai eta epaile eta auzitegiek duten ezagutzaren kalitatea eta kantitatea handitzea ere, birbiktimizazioa saihesteko babes-neurriak hartzerakoan.

Eskubideak eta askatasunak baliatzean aukera-berdintasuna ahalbidetuko duen banaketa-justiziari dagokionez, kaltebera dena izendatzeak -adierazi zuen- babes indartua aipatzea bilatzen du giza duintasunaren oinarri diren eskubide eta askatasun horiek baliatzeko baldintza zailagoetan egon daitezkeen haientzat. Esparru horretan, dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako prozedura-doikuntza batzuk xehatu zituen, justiziaren eremuan eskuragarritasun kognitiboa bermatze aldera.

Biktimei dagokienez, Subijana presidenteak adierazi zuen XXI. mendeko justiziaren ezaugarria dela biktimek jasandako bidegabekeriari emandako erantzun espezifikotzat hartzen duten justizia-ereduak arian-arian ezartzea. Testuinguru horretan – adierazi zuen- irmoa izan behar da justizia leheneratzailearen aldeko apustua egitea zigor-arloan eta espetxe-arloan, eta bitartekaritzaren aldekoa ordena juridiko zibilean, familia-arlokoan, merkataritzan, administratiboan eta sozialean.

Justiziak aurre egin beharreko erronkekin jarraituz, Subijana jaunak adierazi zuen "demokraziek dakarten erronka handienetako bat belaunaldien arteko kontratu sozial berri baten oinarriak diseinatzea" dela. Beharrezkoa da – zehaztu zuen – belaunaldien arteko justizia finkatzea, printzipio honetan oinarrituta: oraingo belaunaldiek ez diete kalterik egingo datozen belaunaldiei, eta aurrekoei eutsi eta lagundu egingo diete.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidente izendatu berriak, bere hitzaldian, gizartearen eraldaketa digitalarekiko justizia irekia eskatu zuen, herritarrekiko harremanetarako ez ezik, espediente digitala epaitegi eta auzitegien zerbitzurako kudeaketa prozesalerako tresna gisa artikulatzeko ere.

Subijana presidenteak, halaber, gizarte elebidun batean komunikatuko duen eta komunikatzen den justizia eskatu zuen, Euskal Autonomia Erkidegoko epaitegi eta auzitegiekin harremana duten herritarren hizkuntza-eskubideak gauzatu ahal izateko.

Era berean, hezkuntza- eta unibertsitate-sistemarekin elkarlanean arituko den justiziaren beharra aipatu zuen, hiritartasunaren estatutua eraikitzeko laguntza gisa.

Azkenik, Subijana presidenteak gogoeta egin zuen zerbitzatzen duen gizartearekin komunikatuko duen justiziaren beharraz; izan ere, "justizia demokratiko batek -azpimarratu zuen- etengabeko komunikazioa behar du
gizartearekin, eta bertako kideei ezinbesteko zerbitzu publikoa ematen die, beren eskubide eta interes legitimoen babes eraginkorraren bidez”.

 

Irudien galeria

El presidente del TSJPV, Ignacio José Subijana, acompañado del anterior presidente, Juan Luis Ibarra, el presidente del TS y del CGPJ, Carlos Lesmes, y la Sala de Gobierno del alto tribunal vasco

El presidente del TSJPV, Ignacio José Subijana, acompañado del anterior presidente, Juan Luis Ibarra, el presidente del TS y del CGPJ, Carlos Lesmes, y la Sala de Gobierno del alto tribunal vasco

Ignacio José Subijana, presidente del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco

Ignacio José Subijana, presidente del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco

El presidente del TSJPV, Ignacio José Subijana, y el presidente del Tribunal Supremo y del CGPJ, Carlos Lesmes

El presidente del TSJPV, Ignacio José Subijana, y el presidente del Tribunal Supremo y del CGPJ, Carlos Lesmes