Hiritarren eskubideen gutuna justiziaren aurrean

EtiquetasEtiketak:  herritarrari arreta

  

SARRERA

I. JUSTIZIA MODERNO ETA HIRITARREI IREKITAKO BAT.

II. AHULENAK BABESTEN DITUEN JUSTIZIA BAT.

III. ABOKATU ETA PROKURADOREEKIN KONFIDANTZAZKO HARREMAN BAT.

ESKUBIDEEN GUTUNAREN ERAGINKORTASUNA.

 

 

SARRERA

XXI.mendearen atarian espainiar gizarteak premia handiarekin hiritarrei bizkortasun, kalitate eta eraginkortasun gehiagorekin zerbitzuak eskeintzeko gai den Justizia irekiago bat eskatzen du, horretarako antolaketa metodo eta prozedurazko tresna modernoagoak ezarriz. Asmo handiko proiektu hau, ahaleginen batasuna eta jarraipena zein Estatuko Botere honen funtzionamenduaren oinarriei buruzko adostasuna bermatzen duen indar politiko guztien akordio zabalaren bidez  soilik lortu daiteke. Hain zuzen ere, hau da 2001.ko maiatzaren 28.an Justiziaren Erreformarako sinatutako Estatuko Itunaren helburu eta aztergaia.

Estatuko Itunaren lehentasunen artean gardentasun, informazio eta arreta egokiaren printzipioei erantzuten dien eta Justiziako erabiltzaileen eskubideak ezartzen dituen Hiritarren Eskubideen Gutuna Justiziaren aurrean-en sorrera aurkitzen da. 2001.ko maiatzaren 22.an Las Palmas-en ospatutako Justizia Administrazioaren gaiari buruzko Sektore-Konferentzian  onartutako bostgarren akordian lehentasun berdina aurkitzen da.

Gutun hau Estatuko Itunaren Jarraipen Batzordearen barnean sortutako Lan Talde batek idatzi du, bere partaide guztien ahobatezko erabakiz, talde honetan Talde Parlamentario eta Justiziako Ministerioaren ordezkari ezberdinek parte hartu dutelarik. 

Talde honek Ganberako indar politikoek aurkeztutakok ekimenak zein Justizia Administrazioarekin erlazionatutako erakundeen iritzi eta iradokizunak bildu ditu. Ekarpen hauen zati bat Gutun honetako edukian barneratua izan da.

Justizia moderno eta hirritarrei irekitako bat lortzeko helburuarekin, Gutun-aren lehenengo zatian, Estatuko Itunean jasotako gardentasun, informazio eta arreta egokiaren printzipioak azaltzen dira, hiritarren aurrean Justizia Administrazio arduratsua lortzearen garrantzia azpimarratuz. Hiritarrek, aldi berean, administrazio horren funtzionamenduari buruzko kexa eta iradokizunak aurkeztu ditzakete eta konponketak eskatu ditzakete, berezko kasuetan.  

Gutun-aren bigarren zatia, gutxien babestutako hiritarrek Justizia Administrazioarekin duten harremanean arreta eta zaintza berezia eskeintzeko beharrean oinarritzen da. Lehenengo, delituaren biktima, batez ere generoko eta etxeko biolentziaren balizko kasuetan. Bigarrenik, adingabekoak, bere garapen egokia erasanda izatea ekiditeko. Hirugarrenik, minusbalia sentsorialen bat, fisikoa edo psikikoa, pairatzen duten pertsonak, komunikatzeko eta eraikuntza judizialetan sartzeko eduki ditzaketen arazoak gainditzeko. Azkenik, Espainian dauden atzerritar inmigranteak, hauei Gutun-ean jasotako eskubide eta printzipioen aplikazioa ziurtatu behar zaielarik.

Gutun-a bere hirugarren zatian hiritarrek Abokatu eta Prokuradoreekin duten harremanaren ezaugarriak diren eskubideez arduratzen da. Materia honetan Abokatutzako Kontseilu Nagusiaren eta Espainiako Auzitegietako Prokuradoreen Elkargoen Kontseilu Naguasiaren ekarpenak bereziki erabilgarriak izan direlarik.

Azkenik, Eskubideen Gutuna bere eraginkortasunerako beharrezkoak diren baldintzen aurreikuspen erlatibo batekin amaitzen da. Horrela, aitortutako eskubideen eta Magistratu eta Epaileekiko, Fiskalekiko, Idazkari Judizialekiko, Abokatuekiko, Prokuradoreekiko eta Justizia Administrazioarekin lan egiten duten gainontzeko pertsona eta Erakundeekiko lotutako eskubideen galdagarritasuna aldarrikatzen da. Aldi berean, Diputatuen Kongresuko Barne eta Justizia Batzordeari Gutun honen betetzearen eta garapena ebaluatu eta jarraitzeko ardura ematen zaio.

 

Igoera

I. JUSTIZIA MODERNO ETA HIRITARREI IREKITAKO BAT.

Justizia garden bat.

1.- Hiritarrak epaitegi eta auzitegien funtzionamenduari buruzko informazio orokor eta eguneratua, eta prozedura judizial ezberdinen ezaugarri eta baldintza orokorrei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea du.  

  • Hiritarren Arretarako Bulegoen sorrera eta hornidura materiala bultzatuko da, beraien ezarpena lurralde nazional osoan ziurtatuz.
  • Jendearen arretarako ordutegiari buruzko informazioa organo judizialen egoitzetan ikusgai dagoen leku batean ezarriko da.

2.- Hiritarrak Espainiako organo jurisdikzional guztien egoera, jarduera eta izapidetutako zein zain dauden gaiei buruzko informazio gardena edukitzeko eskubidea du.

  • Justiziako Ministerioak eta gai honetan eskumenak dituzten Autonomia Erkidegoak zein Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiak informazio hau bideratuko dute, gardentasun plan baten testuinguruan,, bere kontsulta errezteko.

3.- Hiritarrak espainiar zein Europar Batasuneko legeen eduki eguneratua, errez iritsi daiteken datuen sistema elektroniko baten bidez, ezagutzeko eskubidea du.

4.- Hiritarrak  prozedurazko legeetan ezarritakoarekin bat datorren legezko interesa duen prozesuen edukia eta egoera ezagutzeko eskubidea du.

  • Interesatuek erreserba izaera ez duten dokumentu, liburu, artxibo eta erregistro judizialetara heltzea edukiko dute.
  • Autoritate eta funtzionarioek prozedurazko izaera duen informazio batera heltzea eragozteko arrazoiak eskatutako hiritarrei idatziz azalduko dira.

 

Igoera

Justizia ulergarri bat.

5.- Hiritarrak jakinarazpen, zitazio, epatze eta errekerimenduek termino errezak eta ulergarriak edukitzeko eskubidea du, beharrezkoak ez diren elementu intimidatzaileen erabilera ekidinez.

6.- Hiritarrak bista eta agerraldietan zuzenbidean aditua ez den hiritarrarentzat ulergarria den hizkera, beti ere beharrezko baldintza teknikoak errepetatuz, erabiltzeko eskubidea du.

  • Prozedurazko egintzak zuzentzen dituzten Epaile eta Magistratuek eskubide honen betetzea zainduko dute.

7.- Hiritarrak epaia eta gainontzeko ebazpen judizialak hartzaileentzako ulergarria den moduan idatzita egon behar dira, sintaxis eta egitura errezak erabiliz, bere izaera teknikoa kaltetu gabe.

  • Eskubide hauen erabilera Abokatu eta Prokuradoreen parte hartzea derrigorra ez den prozeduretan bereziki erreztu beharko da.

8.- Hiritarrak auzitegien aurrean beraien eskubideak erabiltzeko beharrezkoak diren txantiloiak dohainik edukitzeko eskubidea du, Abokatu eta Prokuradoreen parte hartzea derrigorra ez denean.

 

Igoera

Hiritarrekin adeitsua den justizia bat.

9.- Hiritarrak errespetuz eta bere egoera psikologiko, sozial eta kulturalera egokituta atenditua izateko eskubidea du.

10.- Hiritarrak bere agerraldia derrigorra den jarduera judizialak puntualtasun zorrotzenarekin ospatzea eskatzeko eskubidea du.

  • Epaile edo Idazkari Judizialak deituta dagoen prozedurazko edozein jardueren atzerapen edo etetearen arrazoiei buruz informatu behar dio hiritarrari.
  • Hiritarrari etetea denborarekin abisatuko zaio, pisuzko arrazoirik ezean, bere joan-etorria ekiditeko.

11.- Hiritarrak Justizia Administrazioko organo baten aurrean eginiko agerraldi pertsonala ahalik eta arinena izateko eskubidua du.

  • Hiritarren agerraldia organo jurisdikzionalen aurrean soilik ertsiki ezinbestekoa denean, Legearekin bat datorrelarik, eskatu daiteke.
  • Organo judizial berdinaren aurrean pertsona baten agerraldia beharrezkoa denean, jarduera ezberdinak egun bakar batean batzen saiatuko da beti.
  • Jarduera judizial batera joateko eginiko joan-etorriengatik hiritarrak jaso beharreko kalte-ordain ekonomikoa ahalik eta azkarren eta lehentasunarekin izapidetuko dira.
  • Jendera irekitako gela judizialek, itxaroteko lekuek, bisten salek edo auzitegiko mediku klinikek bezala, jendearen arreta egokia bermatzeko beharrezkoak diren baldintza eta zerbitzuak eduki behar dituzte.

12.- Hiritarrak testigu moduan deklaratzean edo Justizia Administrazioarekin beste edozein modutara lan egitean, era egoki batean babestua izateko eskubidea du.

13.- Hiritarrak atenditzen duen autoritate edo funtzionarioaren maila eta nortasuna ezagutzeko eskubidea du, seguritate arrazoiengatik justifikatutako auzi kriminaletan izan ezik.

  • Datuak lanpostuko leku ikusgai batean ezarriko dira.
  • Telefono deia erantzuten duenak edo telematika bidez komunikazio bat gauzatu duenak hiritarren aurrean identifikatu behar da kasu guztietan.

14.- Hiritarrak Epaile edo Idazkari Judizialarengatik pertsonalki atenditua izateko eskubidea du, organo judizialen funtzionamenduarekin erlazionatutako edozein arazoren inguruan.

  • Ebazpen bat eman aurretik alderdiak entzuteko helburua duten deklarazio eta lekukotzak, epaiketa eta bistak, zein agerraldiak Epaile edo Auzitegi baten aurrean gauzatuko dira beti, legeetan aurreikusten den moduan.

15.- Hiritarrak goizeko eta arratsaldeko ordutegian atenditua izateko eskubidea du, beraien izaera edo auzi kopuruagatik beharrezkoa den bulego judizialetan eta legez aurreikusitako baldintzetan.  

16.- Hiritarrak bere Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioan aukeratutako hizkuntza ofiziala aukeratzeko eta Botere Judizialaren lege organikoan, eta Autonomia Estatutuan eta bere garapenerako arauetan ezarritako baldintzetan atenditua izateko eskubidea du.

 

Igoera

Hiritarraren aurrean erantzukizuna duen justizia bat.

17.- Hiritarrak Justizia Administrazioaren funtzionamendu desegokiari buruzko erreklamazioak, kexak eta iradokizunak egiteko zein hauen erantzuna ahalik eta azkarren jasotzeko, beti ere hilabete bat pasatu aurretik, eskubidea du.

  • Kexa eta iradokizunak Epaitegi edo Auzitegietan, bere gobernu organoetan, Hiritarren Arretarako Bulegoetan, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusian, Justiziako Ministerioan eta berezko kasuetan, Autonomia Erkidegoko Administrazioetan aurkezten ahalko ditu.
  • Administrazio Publiko eskudunek telematika bidez eskubide honen betearaztea bermatzeko sistemak ezarriko dituzte. 
  • Justizia Administrazioaren bulego guztietan eskubide hau betearazteko beharrezkoak diren txantiloiak hiritarrarei eskuragarri egongo dira, leku ikusgai eta ondo adierazitako batean.

18.- Oker judizialengatik edo Justizia Administrazioaren funtzionamendu anormalarengatik hiritarrak erantzukizunak eskatzeko eskubidea du.

  • Hiritarren edozein ondasun edo eskubideri gauzatutako kalteek kalte-ordainak eragingo dituzte, Legean ezarritakoaren arabera kaltetuak erreklamatu ditzakelarik.
  • Kalte-ordainen erreklamazioak preferentzia eta arintasunez izapidetuko dira.

 

Igoera

Justizia arin eta teknologikoki aurreratu bat.

19.- Hiritarrak eragiten dizkioten gaiak arin izapidetzeko, legez ezarritako epeen barnean, eta berezko kasuan, atzerapenaren arrazoi zehatza ezagutzeko eskubidea du. 

  • Justiziako Ministerioak eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak orden jurisdikzional guztietako prozedura ezberdinen beharrezko iraupena aurreikusten duen programa egingo du, hedapen publiko zabala edukiko duelarik.

20.- Hiritarrak Administrazio Publikoen eskuetan dauden agirien ekarpena ez eskatzeko eskubidea du, prozedurazko legeek zehazki eskatzen duten kasuak salbu.

21.- Hiritarrak Justizia Administrazioarekin posta elektronikoz, bideokonferentziaz eta beste medio telematikoz, prozedurazko legeetan ezarritakoarekin bat etorriz, komunikatzeko eskubidea du.

  • Botere publikoek Justizia Administrazioaren jardueraren garapenean zein honek hiritarrekin dituen harremanetan medio hauen erabilera eta ezarpena bultzatuko dute.
  • Justizia Administrazioaren organoek eta medio elektroniko eta telematikoen bidez, edozein izaerako euskarrietan, igorritako agiriek baliotasun eta eraginkortasun osoa edukiko dute, beti ere bere osotasuna eta benetakotasuna, legeek eskatutako baldintzekin, frogatuta baldin badago.

Igoera

 

II. AHULENAK BABESTEN DITUEN JUSTIZIA BAT.

Delituko biktimen babesa.

22.- Delitu baten biktima den hiritarrak prozesu penalean bere partehartzeari, pairatutako kaltearen konponketa jasotzeko aukerei zein prozesuaren nondik-norakoei buruz argiki informatua izateko eskubidea du.

  • Biktimak bere seguritateari eragiten dioten ebazpenak modu eraginkorrean ezagutzea ziurtatuko da, batez ere familia barruko biolentzia kasuetan.
  • Biktimen Arretarako Bulegoen eginbeharrak indartuko dira eta bere funtzioak handituko dira, delituarengatik erasandako hiritarrari osotasunezko zerbitzua bilatuz, hau lurralde nazional osoan eskeiniko dela ziurtatuz.

23.- Delitu baten biktima den hiritarrak Epaitegi edo Auzitegi baten aurrean eginiko agerraldi pertsonala bere duintasunari egokia den eta bere intimitatea mantentzen duen moduetan gauzatzeko eskubidea du. 

  • Biktimak erasotzailearekin, biak bulego judizialetan aurkitzen direnean, edozein prozedurazko jardueren zai, topo ez egiteko neurriak hartuko dira.
  • Autoritate eta funtzionarioek eskubide honen eraginkortasuna bereziki balizko etxeko edo generoko biolentzia kasuetan zainduko dute, biktimei beharrezko babesa emanez.

24.- Delitu baten biktima den hiritarrak Epaitegi eta Auzitegiengatik berehala eta modu eraginkorrean babestua izateko eskubidea du, bereziki gune familiarrean biolentzia fisiko edo psikikoa ezartzen duenaren aurrean.

  • Biktimaren babes egokirako beharrezkoak diren medio teknikoen erabilera erreztuko da, pertsonak aurkitzeko tresnak, teleasistentziarako mekanismoak eta antzekoak bezala.

25.- Delitu baten biktima den hiritarrak mota guztietako jarduera judizialetan bere bizitza pribatuari buruz nahi ez duen publizitatearen aurrean babestua izateko eskubidea du.

  • Epaile eta Magistratuak, zein Fiskaltza eskubide honen betetzeaz arduratuko dira.

 

Igoera

Adingabeen babesa.

26.- Adingabeak organo judizialen aurrean bere agerraldia  bere egoerarekiko eta garapenerako egokia den modu batean gauzatzeko eskubidea du.

  • Eskubide hau betearazteko telebista zirkuitu itxiak, bideokonferentzia edo antzekoak bezalakoak erabiltzen ahal dira.
  • Justizia Administrazioaren organoen aurrean adingabekoak eginiko agerraldiak errepikatzea ekiditzen saiatuko da.

27.- Zentzuduna den adingabekoak zuzenean inplikatuta dagoen eta bere inguru pertsonal, familiar edo sozialari eragiten dion erabaki batera bideratutako prozesu judizialean entzunda izateko zein jarduera judizial ezberdinak beraien edukiaren ulermena bermatzen duten baldintzetan gauzatzeko eskubidea du.

  • Fiskaltzak eskubide honen eraginkortasuna zainduko du, adingabeari beharrezko laguntza eskeiniz.

28.- Adingabeak Justizia Administrazioko autoritate eta funtzionarioek beraiekin erlazionatutako jarduerak erreserbatzeko eskubidea du, beti ere beraien intimitatea eta berezko irudiaren eskubidea mantentzeko moduan gauzatu delarik.

 

Igoera

Minusbalituen babesa.

29.- Edozein motatako minusbalia sentsorial, fisiko edo psikologikoa pairatzen duen hiritarrak Gutun honetan eta prozedurazko legeetan aitortutako eskubideak osotasunez erabiliko ditu.

  • Organo judizialaren aurrean zorrozki beharrezkoa denean soilik, legeak ezarritarkoarekin bat, agertu beharko da.
  • Eraikuntza judizialek beraiek bertara sartzea eta egotea errezten duten zerbitzu osagarriak eduki beharko dituzte.

30.- Hiritar gorrak, mutuak zein ikusmen arazoak dituztenak edo itsuak, eskatutako informazioa modu ulergarri batean lortzeko zein komunikazio egintza eta partehartzen duen beste prozedurazko jardueren praktika egokirako zeinu interprete edo medio teknologikoak erabiltzeko eskubidea du.

  • Bideotestu, testu-telefono, agiriak brailera itzultzeko sistemak, soinu grabazioak edo antzekoak diren baliabide teknikoen erabilera bultzatuko da.
  • Komunikazio egintza hartzailearen ezagutzara iritsi dela arreta handiz egiaztatuko da eta berezko kasuan, egintzaren edukia altuan irakurriko da.

Igoera

Inmigranteak justiziaren aurrean.

31.- Atzerritarrak Justizia Administrazioan zerbitzuak eskeintzen dituzten guztiengatik atenditua izateko, Gutun honetan ezarritakoaren arabera, eta arraza, hizkuntza, erlijio edo sinesmengatik inolako diskriminaziorik ez pairatzeko, bereziki adingabeen kasuan, eskubidea du. Hau Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmenean ezarritakoarekin bat dator. 

  • Atzerritarrak ez gaztelera ezta Autonomia Erkidegoko berezko hizkuntza ofiziala ezagutzen ez duenean, dagokion kasuetan, interpretearen erabilera bermatuko da, honi galdeketa egin behar zaionean, edo deklarazioren bat egin behar duenean, edopertsonalki ebazpenen baten berri eman behar zaionean.

32.- Espainian inmigranteak diren atzerritarrak Justizia Administrazioaren babes egokirako eskubidea dute, edozein arrazoiengatik parte hartzen duten prozedurazko jardueren garrantzia eta esanahi juridikoa ulertzen dutela ziurtatzeko helburuarekin.

  • Epaile eta Auzitegiek zein Fiskaltzak eskubide hau momento oro betearazteaz arduratuko dira.

 

Igoera

III. ABOKATU ETA PROKURADOREEKIN KONFIDANTZAZKO HARREMAN BAT.

Deontologikoki egokia den jarrera bat.

33.- Hiritarrak agindutako defentsa misioa betetzeko Abokatuaren zein organo jurisdikzonalen interesak ordezkatzeko Prokuradorearen kalitatezko zerbitzu profesionala edukitzeko eskubidea du.

34.- Hiritarrak deontologia profesionalaren aurkako jarrerak Abokatu eta Prokuradoreen Elkargoetan salatzeko eta nahiko arrazoitutako salaketaren emaitza dne ebazpena ezagutzeko eskubidea du.

35.- Hiritarrak Abokatu edo Prokuradoreren batek jarduera profesional batengatik disziplina zehapenen bat, indargabetu gabekoa, daukan dagokion Elkargo Profesionalaren bidez, ezagutzeko eskubidea du.

  • Dagozkien Elkargoek hiritarrak modu eraginkor batean lurralde nazional osoan profesional bati ezarritako disziplina zehapenak, indargabetu gabekoak, ezagutzeko sistema bat ezarriko dute.

36.- Hiritarrak ordezkatzen, aholkatzen edo defendatzen duen profesionalak berari kontatuakoak, bere funtzioak gauzatzean, sekretu moduan gordetzeko eskubidea du.

 

Igoera

Informatutako bezero bat.

37.- Hiritarrak aukeratutako profesionalaren parte hartzearen gutxi gorabeherako kostua eta ordainketa era ezagutzeko eskubidea du.  

  • Abokatu eta Prokuradoreak bezeroari aurretiko aurrekontu bat emateko betebeharra dute. Honen arabera enkargu profesionalen orrien erabilera modu egokian erregulatuko eta bultzatuko da.
  • Bezeroak Prokuradoreari agindutako gaien kontu emate zehatza eskatzen ahal dio.

38.- Hiritarrak Abokatu eta Prokuradoreen eskutik prozeduraren egoerari eta emaniko ebazpenei buruzko informazio zehatza jasotzeko eskubidea du.

  • Profesionalak bere bezeroari aurkeztu dituen idazki guztien eta jakinarazi dizkioten ebazpen judizial garrantzitsu guztien kopia eman behar dio. 
  • Hiritarrak bere Abokatuarekin batera organo jurisdikzional batean gauzatutako jarduera guztien ondorioak kontsultatzen ahal ditu.
  • Orientazio Juridikorako Zerbitzuak, Abokatuen Elkargoen menpe daudenak, indartuko dira, bere Abokatuarekin konfidantzazko harremanean dituen eskubideei buruz informatzeko funtzioak handituko direlarik.

39.- Hiritarrak bere Abokatu eta Prokuradorearengatik prozesuaren kostuak ordaintzera zigortua izatearen ondorioei eta estimatutako zenbatekoari buruz informatua izateko eskubidea du, organo judizial batean edozein asmo aurkeztu aurretik. 

  • Dagozkion Elkargo profesionalek prozesu bakoitzaren batazbesteko kostuen zenbatekoaren aurreikuspen azterketa bat gauzatuko dute, prozedura zein konplexutasun motaren araberakoa, aldizka eguneratua izango delarik.

 

Igoera

Kalitatezko justizia dohain bat.

40.- Hiritarrak Abokatu gaitu batengatik dohainik aholkatua eta defenditua izateko eta legez dohaineko laguntza juridikoa edukitzeko eskubidea duenean, Prokuradore batengatik ordezkatua izateko eskubidea du.

  • Dagozkion Elkargoak aukeratutako profesionalak bere funtzioa modu egokian gauzatuko duela arduratuko dira.

41.- Hiritarrak ofiziokoek aukeratutako profesionalaren kalitatezko hezkuntza eskatzeko eskubidea du, dohaineko laguntza juridikoaren kasuetan.

  • Abokatuen Elkargoek eskubide honen betearaztea ziurtatzeko neurri egokiak hartuko dituzte.

 

Igoera

ESKUBIDEEN GUTUNAREN ERAGINKORTASUNA.

1.- Hiritarrek Gutun honetan aitortutako eskubideen betetzea eskatzeko eskubidea dute. Epaileak eta Magistratuak, Fiskalak, Idazkari Judizialak, auzitegiko medikuak, funtzionario publikoak, Abokatuak, Prokuradoreak eta Justizia Administrazioakin lan egiten duten gainontzeko pertsona eta Erakundeak honetara lotetsita daude.

2.- Justiziako Ministerioak eta materia honetan eskumenak dituzten Autonomia Erkidegoek, Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiak, Estatuko Fiskaltza Nagusiak eta Elkargo profesional eskudunek xedapen egokiak eta Gutun honetan aitortutako eskubideen errespetu osoa eta eraginkortasuna bermatzeko beharrezko neurriak ezarriko dituzte.

3.- Diputatuen Kongresuak, Barne eta Justizia Batzordearen bitartez, Gutun honen betetzearen eta garapenaren etengabeko jarraipen eta ebaluaketa gauzatuko du. Hau erregularki Gobernuarengatik eta Estatuko Organoengatik eta eskatu zaien Erakunde publikoengatik informatua izango da. Urteko memoriak, BJKN-rengatik Gorte Nagusietara jasota, hiritarrek Justizia Administrazioaren funtzionamenduari buruz eginiko kexa, erreklamazio eta iradokizunak modu zehatz batean jasoko ditu.

 

Igoera