Informazio orokorra

Botere Judizialaren Lege Organikoaren (uztailaren 1eko 6/1985) 236 decies artikuluak uztailaren 21eko 7/2015 Lege Organikoak emandako idazkeran ezartzen duenez, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak bere egitekoak burutzeko egiten dituen datuen tratamenduak datu pertsonalak babesteko indarreko legerian zehaztutakoaren arabera gauzatuko dira, eta ez dira inolaz ere helburu jurisdikzionalekin erabiliko. Manu horrek berak xedatzen du Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Idazkaritza Nagusia izango dela tratamenduaren arduraduna.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, indarreko legeria betez, modu legezko, garden eta leialean tratatzen ditu datu pertsonalak. Datu pertsonalak dena delako prozedura edo jarduketaren berezko xedeetarako erabiliko dira, eta horien tratamendua ahalik eta mugatuena izango da.

Interesdunek datu pertsonalen inguruan dituzten eskubideak (datuetara sartzea, zuzentzea eta ezabatzea, tratamendua mugatzea, eramangarritasuna eta aurka egiteko eskubidea) balia ditzakete eskainitako inprimakia bete eta eskabideak modu elektronikoan aurkeztuz.